2014(e)ko otsailaren 18(a), asteartea

BITXIKERIAK: PARA ELISA SONATA

Beethoven handiaren "Para Elisa" sonata ederra neskato batek interpretatzeko sortua izan zen.
1810. urtean, neskato honen emanaldi batera joan zen Beethoven. Dena ondo zihoan, Beethoven-en obra bat jotzen hasi zen arte. Urduritasunak jota ezin izan zuen obra bukatu eta negar zotinka aretotik irten zen. Beethoven bere atzetik joan zen eta bere pieza zergatik ez zuen bukatu galdetu zion. Neskatoak bere konposizio guztiak oso zailak zirela erantzun zion. Neskatoa lasaitzeko, Beethovenek berarentzako sonata bat sortuko zuela promes egin zion. Hurrengo egunean, pianista gazteak "Para Elisa" sonata jaso zuen.

Kuriosidade moduan esan beharra dago neskatoaren izena ez zela Elisa, Teresa baizik, baina Ludwig Nohl-ek 1865ean pieza deskubritu zuenean, gaizki transkribatu zuen. Partitura ez zegoen egoera onean eta agian Beethovenen letra ez zen ongi ulertzen....

Hemen uzten dizuet pianorako partitura. Gozatu!!



2014(e)ko otsailaren 8(a), larunbata

MUSIKA: NIRE IKASLEAK

Kostatu zait baina azkenean bukatu dut 1. ebaluazioan Musikan landutakoaren WIX-a. Bertan ebaluazio honetan Musika hastapenean eta Hizkuntza musikalean landu duguna aurkituko duzue; ikasleen bideoak, argazkiak, jolasak, fitxak, jarduerak ....








MUSIKA 1.EBALUAZIOA





 

2014(e)ko otsailaren 7(a), ostirala

OINUTSIK - KEN ZAZPI

Aurten nire urtebetetze egunean opari polita jaso nuen iloben partetik: Ken Zazpien azken diska, Euskadiko Orkestra sinfonikoarekin grabatu dutena. Egia esan ez naiz Ken zazpiren jarraitzale amorratua izan baina diska honek benetan engantxatu nauela. Orkestrazioa oso ondo egina dago, aukeratutako abestiak oso egokiak dira eta nahiz eta "ñoñoak" izan indarra eukitzea lortu dute. Fernando Velazquez izan da orquestrako zuzendaria, "Lo imposible" pelikularen musikaren egilea da eta bere lana bikaina izan dela uste dut.



Nire hurrengo erronka, diska honetako "Oinutsik" abestia, abesbatzarentzat prestatzea izango da. Hona hemen Jon Lasak egindako bideotxo bat, letra ikasten joateko!