2013(e)ko abuztuaren 30(a), ostirala

OBJETUEN PERKUSIOAREKIN ERRITMOA LANTZEN

Aurtengo ikasturtean argi daukadan zerbait, umeek hizkuntza musikaleko klaseetan disfrutatu behar dutela da. Solfeo hitza entzun eta askok aurpegi txarra jartzen dute, aspergarria eta astuna egiten da askotan hizkuntza honen kodea ulertzeko materia ematea. Nire asmoa kode berezi hau ulertzeko bide berriak zabaltzea izango da. Ez dakit lortuko dudan, baina ahalegin guztiak egingo ditut nire ikasleek musika ikastearekin gozatu dezaten. Musikaren atalik garrantzitsuenetariko bat ERRITMOA da; nire ikasteko denboran diktaketa eta irakurketa erritmiko luze eta aspergarriekin ikasten genuen erritmoa barneratzen. Egia da beharrezkoak direla, baina helburu berdina lortzeko beste bide batzuk daudela pentsatzen dut. Datorren ikasturtean bideo honetan ikusiko duzuen antzeko zerbait egitea pentsatu dut. Erritmo sekuentzia bat, esku eta objetuen perkusioarekin lagunduta musikarekin batera jotzea.

2013(e)ko abuztuaren 27(a), asteartea

TXELOAZ GOZATZEN

Badakizuenez, asko gustatzen zait musika tresnak era ezberdinetan entzutea, ez bakarrik orkestra baten barruan edo errepertorio klasiko bat interpretatzen.Ea hau gustatzen zaizuen.

2013(e)ko abuztuaren 24(a), larunbata

EN VIVO JAIALDIA BILBON 2013




Abuztuaren 30ean eta 31n En Vivo jaialdia hartuko du Kobetamendik (Bilbo).
En Vivo jaialdirik rockero eta urbanoenetako bat da, eta horixe erakusten du bere kartelak, The Offspring, Within Temptation eta The Toy Dolls  taldeak nagusi izanik.  Lehen mailako taldeen zerrenda erreferentziazko veste izen batzuekin osatzen da, honakoekin, besteak veste: El Drogas, Berri Txarrak, Soziedad Alkoholika, Mago de Oz eta Shikari Sound System. Molotov eta Gallows taldeak jaialdian izango zirela jakinarazi zen arren, azkenean ezingo dute Bilbon jo, eta Rulo eta la Contrabanda, eta Reincidentes taldeak joko du haien ordez. 

Informazio gehiago lotura honetan aurkituko duzue:

http://www.envivofestival.com/


 

2013(e)ko abuztuaren 22(a), osteguna

PARTITURA: BADIRA HIRU ASTE

PENTAGRAMA ENEA 2

Hona hemen Pentagrama Enearen bigarren zatia. Ipuinaren bitartez musikaren lengoaiarekin (notazioarekin) hasteko modu aktibo eta erakargarria. Bideo honetan, LA (Laxaro Aitona), SI (Simon Sirrenajolea) eta RE (Repe Rokeroa) notak azalduko dira.

2013(e)ko abuztuaren 20(a), asteartea

AINHOA ARTETA-REN KONTZERTUA OÑATIN

Ainhoa Arteta Donostiako 74. Musika Hamabostaldiaren barruan, Ainhoa Arteta soprano tolosarrak Oñatiko Arantzazuko Santutegian kontzertua eskeiniko du Abuztuaren 26an. Patxi Aizpiri pianistarekin batera arituko da.
Tolosan jaio zen eta New Yorkeko Metropolitan Opera National Council Auditions eta Pariseko Concours International de Voix d`Opera Plácido Domingo lehiaketak irabazi ondoren, oso karrera distiratsua hasi zuen. Opera handiak interpretatu izan ditu: La traviata, La Boheme, Romeo y Julieta, Fausto, Turandot....

Shumann, Strauss, Albéniz, Granados eta abarren obrak eskeiniko ditu aparteko errezitaldi honetan.

Ainhoa Artetaren ahotsa, Arantzazun aterpea hartzen duten natura eta artearekin uztartuko da.

Sarrerak erosteko klikatu lotura honetan

Sarrerak erosi





 

2013(e)ko abuztuaren 1(a), osteguna

LA BELLA Y LA BESTIA MUSIKALA

La Bella y La bestia musikalaren bideotxo bat.

LA BELLA Y LA BESTIA MUSIKALA

Abuztuaren 23tik Irailaren 7arte, Bilboko Euskalduna Jauregian, "El Rey León" lan arrakastatsua ekoitzi zuen konpainia beraren eskutik, "La Bella y La Bestia" nazioarte mailan txalotuena izan den musikal hau ikusteko aukera izango duzue. 35 milioi ikusle baino gehiago hunkitu dira mundu osoan (nire semea eta ni barne), denboran irauten duen Disneyren klasiko handi honekin. Musikal miresgarri honek ikusleak maitemintzen ditu duen kalitate izugarriagatik, Broadwayko ekoizpen handi baten marko paregabean. "La Bella y la Bestia" lanak txunditu egiten ditu ikusleak, edertasuna barruan dagoela dioen mezu unibertsalean oinarritutako maitasunezko istorio xarmagarriarekin.

Ignasi Vidalek egiten du Piztiarena, eta Talia del Valek, berriz, Ederrarena; beraiek daude aktore-multzo bikainaren buruan, baina, horiez gain, Raúl Peñak Lefouren rola jokatzen du, eta Eurovision jaialdian parte hartu duen Daniel Digesek, berriz, Gastonen papera betetzen du. Dekoratu izugarriei, jantzi txundigarriei eta egia bihurtutako ipuinetako pertsonaiei esker, honako hau ikuskizun aparta da, imajinazioz, fantasiaz eta emozioz betea, eta, horrela, ikuslea sekula kontatu den istoriorik erromantikoenean murgilduko da. Disneyren inoizko filmik arrakastatsu eta sarituenetako batean oinarritutako lan honek, Alan Menkenen musika zoragarria (Menkenek bi Oscar irabazi ditu, abestirik onenagatik eta jatorrizko musikarik onenagatik) eta Tim Riceren hitzak ditu.

Sarreren prezioak 22€tik 60€ra doaz, musikalak 2:40orduko iraupena du 15 minutuko ekitaldiartea barne, eta kontuan izan 5 urte baino gutxiago dutenerentzat ez dela gomendagarria.
Nire semeak (6 urte zituen) eta nik asko disfrutatu genuen, musika zoragarria da eta muntaia apartekoa. Egia da Bestiak beldur piska bat ematen zuela baina   espektakulu bikaina izan zen. Sarrera garestitxoa den arren, merezi du .
Informazio guztia eta sarreren salmenta Euskalduna Jauregiaren web orrian daukazue.
http://www.euskalduna.net/agenda_detalle.asp?id_espectaculo=924&idioma=eu