2020(e)ko martxoaren 31(a), asteartea

IDOIA ASURMENDI

Blogaren ibilbide berri hau asko maite dudan pertsona batekin hastea gustatuko litzaidake. Txikitatik ezagutzen dudana, musikarekiko daukan pasioa betidanik ikusi dut bere begietan, eta beti jakin dut oso altu helduko dela. Poliki poliki gauzak oso ondo egiten ari da eta jakingo duzue berataz, egon ziur!

BERRIZ MARTXAN

Kaixo danoi! Orain dela urte dexente zabaldu nuen blog hau, egia esan, ikastaro bat egin nuen eta bertako amaiera lana blog bat sortzea zen. Hasieran fin fin ibili nintzen gauzatxoak sartzen, bideoak, partiturak, loturak....baina gerora aparkatuta utzi nuen. Blog bat sortzeak ez du lanik, baina bai blog hori elikatzeak. Horrek lana eta DENBORA behar du. Eta urte hauetan, zorionez, hiru mila gauzetan sartuta egon naizenez, ez dut denborarik izan lan hori betetzeko. Orain, koronabirusa dela eta, ezin ditut musikako eta pianoko klase presentzialik eman, eta honek horrela jarraitzen badu, ikasturteari amaiera eman beharko diot zoritxarrez. Horregatik, bloga berriz aktibatzea erabaki dut. Bi aste hauetan gauzatxoak sortzen ibili naiz, material berria hizkuntza musikalerako, partiturak...eta gainera nire inguruko artistek ere gauzatxoak egiten ari dira. Guztia bertan jartzea erabaki dut. Nork egiten du nirekin bat?