2013(e)ko abenduaren 27(a), ostirala

EUSKARAZKO ABESTI ETA JOLASAK TXIKIENTZAT


Musika eta euskara blogean aurkitu dut wix hau, euskarazko jolas eta kantuekin osatuta. Asko gustatu zait eta nire blogean jartzea pentsatu dut. Haur Hezkuntzako haurrei zuzenduta dauden jolasak dira, eta garrantzitsuena, euskaraz direla!!! Ikasi eta disfrutatu zuen haurrekin!




2013(e)ko abenduaren 26(a), osteguna

LA TABERNERA DEL PUERTO BIDEOAK

Zarzuelan parte hartu zutenen aramaixoarren bideoak igoko ditut.

Lehenengo bideoko eszena: Herriko emakumeek Marolari beraien gizonak aztoratzen dituela leporatzen diote.



Eszena: Herriko gizonek Marolari abesten diote.



Eszena: Marola eta Leandro herrira bueltatzen dira bizirik eta Juan de Egiak konfesatzen du. Guardiak Juan de Egia  gartzelaratzen dute.



Aktoreen agurrak eta txalo zaparradak. Momentu hunkigarriak.



Zorionak parte hartzaile guztientzat, lan bikaina benetan!

LA TABERNERA DEL PUERTO


2013ko Azaroaren 23, 24, 29 eta 30ean Izaskun Murgia elkarte lirikoak “La tabernera del Puerto” zarzuela eskaini zuen Arrasateko Amaia antzokian. Hiru ataldun zarzuela, Pablo Sorozabal autorearen musikarekin eta libretoa Federico  Romero eta Guillermo Fernández Shaw-ena.  1936ko Apirilak 6an estreinatu zen Bartzelonako Tivoli Antzokian.

AUTOREA

Pablo Sorozabal Mariezkurrena langile-familia euskaldun batean jaio zen 1897.urteko Urriaren 18an. Euskalerriaren Adiskideen Elkarteari esker, Pablok doan ikasi zuen solfeoa, baita instrumentu batzuk jotzen ere. Donostian egin zituen biolin eta piano ikasketak Alfredo Larrocha eta Manuel Cendoyarekin. Gaztaroan, kafetegiz kafetegi eta kabaretez kabaret ibili zen biolina jotzen, bizimodua ateratzeko.

Musika sinfonikoa landu bazuen ere, zarzuelek eman zioten ospea. Nortasun sendoko gizona zen,  eta aurka egin zion beti garai hartan musikak eta musika irakaskuntzak bizi zuen egoera kaskarrari.

Zarzuela aipagarrienak: Katiuska (1931); El adiós a la bohemia (1933), Pío Baroja handiaren libretoarekin; La del manojo de rosas (1934); La tabernera del Puerto (1936).

1988ko Abenduaren 26an hil zen Madrilen, eta bere heriotzarekin zarzuelaren sormen ibilbidea bukatu zela esaten dute askok.

ARGUMENTUA

Estreinaldia izan zen garaian bertan (1936) Kantauri itsasoko kostaldean, Cantabreda izenezko, ustezko herrian, gertatzen den istorioa da.

Inork ez daki nor den portuko taberna duen Marola, bakarrik, bere senartzat duten Juan de Egia, gaizkileak, tabernaren kostua bere gain hartu duela; besterik ez.

Simpson marinela Leandrok Marolagatik sentitzen duen maitasunaz mintzo da. Marola eta Leandro maitemindu egiten dira. Abel, soinujole nerabeak ere Marola maite du.

Herriko emakume talde batek, Marolari, gizon guztiak aztoratzen dituela aurpegiratzen dio; baina berak, bere burua defendatzeko, senarrei jaramonik egiteaz salatzen ditu. Juan de Egiak jo egiten du Abelen ezintasunaren aurrean.

Hurrengo egunean Abelek gertatutakoaren berri ematen du eta guztiek Juan aurkitu nahi dute azalpenak eskatzeko. Juanek Leandrori Marola alaba duela aitortzen dio, hori dela eta Leandrok Marolari berarekin ihes egiteko eskatuko dio.

Juan de Egiak, Leandrori, kokaina fardel bat hirian sartzearen truke Marolarekin ezkontzeko baietza emango diola agintzen dio. Leandrok onartu eta bere maitalearen laguntzarekin, biak elkarrekin, kokaina fardela dagoen kobazulorantz joango dira txalupatxo batean; baina ezusteko ekaitzak harrapatu eta desagertu egiten dira.

Abelek desagertutako Marolari kantatzen dio eta lur-jota dagoen Juanek, guztien aurrean, Marola bere alaba dela aitortzen du. Simpson marinelak berri ona ekarriko du: Marola eta Leandro bizirik daudela eta mikeleteek atxilotuta porturantz doazela. Juanek, errudun bakarra bera dela aitortzen du eta atxilotu egiten dute Marola eta Leandro aske geratzen direlarik.

AKTOREEN ZERRENDA

MAROLA ....................  CRISTINA CUBILLO

JUAN DE EGUIA ...................  IGOR GAMBOA

LEANDRO .................  LANDER OIANGUREN

SIMPSON ...................... J.R.MENDIZABAL

ABEL .............................  NAROA ELORTZA

RIPALDA ....................... MIKEL IZURRATEGI

ANTIGUA ....................... MERTXE SALABERRI

CHINCORRO ...................  JOSETXO URRUTIA

VERDIER ................  LUIS OKINA

“IZASKUN MURGIA” ELKARTEKO ABESBATZA ................  Bertan hiru Aramaioar: Belen Agirre, Maria Izaga eta Bittor Kortabarria.

ARRASATE MUSIKALEKO ORKESTRA ...................  Bertan bi Aramaioar: Nerea  Uriarte eta Sara del Campo.

ZUZENDARIA .................. IKER OLAZABAL

ESKENA ZUZENDARIA .................. JAVIER BURGOS

ELKARTEKO ZUZENDARIA ............................  TERE GONZALEZ
 

2013(e)ko abenduaren 22(a), igandea

GABON KANTEN TOPAKETA 2013

Aurtengo Gabon kanten topaketa Legution izan da eta parte hartu duten herriak Arrasate, Aramaio, Legutio eta Otxandio izan dira. Legutioko elizan izan zen emanaldia eta peto peto eginda zegoela esan beharra daukat. Lehenengo aldia izan da niretzat aurtengo topaketa eta ez nekien oso ongi nola zihoan, horregatik elizara sartu eta horrelako jendetza ikusi nuenean apur bat izutu nintzen! Eskerrak abeslariek emandako  konfidantzagatik bestela...

Lehenengo Legutiokoak irten ziren abestera; bi taldetan irten ziren, haurrak eta gurasoak alde batetik eta helduak bestetik. Lehenengoak asko gustatu zitzaizkidan, oso abesti politak eskeini zituzten, niretzat ezezagunak zirenak gainera. Gero helduen txanda izan zen eta nire ustez ez zuten errepertorio egokia aukeratu, nahiz eta oso ongi abestu ez zuten publikoa entretenitu.

Hurrengokoak Aramaioarrak izan giñen, herriko jendea, abesbatzako haurrak eta gurasoak. Oso lan polita egin genuela pentsatzen dut, ensaio bakar bat egin genuela kontutan harturik. Hiru abesti kantatu genituen: Dringilin dron, Ai hau gabaren eta Agilando. Herriko gabon kantak, hain zuzen ere topaketa hauen helburua herri bakoitzeko gabon kantak errekuperatzea da eta. Niretzat abesbatza batek trasmititu behar duen garrantzitsuena trasmititu genuen: poza eta kantatzeko gogoa!
Mila esker etorri zineten guztioi: haur, guraso, familia, herritarrak... zuen inplikazioa beharrezkoa da gauza hauek aurrera eramateko eta hor zaudetela argi utzi duzue!

Arrasateko Portaloi taldea izan zen hurrengoa eta hauek kantuan denbora daramatela erakutsi zuten; abesti egokiak aukeratu zituzten eta oso ondo kantatuak gainera. Zorionak!

Bukatzeko Otxandiokoak taularatu ziren, errepertorio luze bat eskeini zuten baina oso landua, txistu, akordeoi eta guzti.

Esandakoa!!
MILA ESKER ETORTZEAGATIK ETA HURRENGO URTE ARTE!!!

2013(e)ko abenduaren 16(a), astelehena

GABON KANTAK

Gabonak direla eta Olentzerori ongi etorria emateko kantatuko ditugun abestien wix bat egin dut. Bertan abestien letrak, batzuen partiturak eta bideoak aurkituko dituzue. Bideo batzuekin arazoak izan ditut eta ezin izan ditut itsatsi. Denok abestera!!!!
GABONETAKO KANTAK

2013(e)ko abenduaren 13(a), ostirala

PAPARGORRI ABESBATZAREN ABESTIAK


Link honetan aurkituko dituzue hiru hilabete hauetan landu ditugun abestien partiturak, letrak eta bideoak. Ea zuen gustukoak diren!!!


2013(e)ko abenduaren 9(a), astelehena

OIHANEKO LIBURUA

Atzoko zine emanaldian "El libro de la selva" pelikula ikusteko aukera izan genuen. Lehenengo aldiz ikusi nuenean ikaragarri gustatu zitzaidan eta atzokoan ere, gustura gustura egon nintzen pelikula ikusten. Istorio hunkigarria kontatzen du, baina politena pelikularen musika da niretzat. Abestien txanda zenean hankak ezin geldirik mantendu!! Gogoratzen......


2013(e)ko abenduaren 6(a), ostirala

ARAMAIXOKO TRIKITIXA ESKOLAREN EMANALDIA (3)

Trikitixa eskolakoek eman zuten kontzertuaren bideoekin amaitzeko, hona hemen azkenak!

Lehenengo bideo honetan hasi berriak agertzen dira Egun da Santimamiña abesti herrikoia jotzen eta abesten. Artisten izenak: Uxue, Ane, Alaitz, Ainhoa, Goiuri, Oihana, Irati, Irati eta Leire.



Bukatzeko, Sara, Idoia, Irati, Amaia eta Leirek Mikel Urdangarinen Badira Hiru Aste abesten dute: