2013(e)ko urriaren 26(a), larunbata

AMAREN ESKUAK

Niri asko gustatzen zait irakurtzea, eta liburutegian beti erdarazko liburuak hartzen nituela konturatuta, bi hilero behin euskarazko liburu bat irakurri behar nuela erabaki nuen. Egia da hasieran kosta egin zitzaidala, eskolako ohitura galduta neukan eta, baina gustuko liburuak aukeratu nituen eta engantxatu ere. Liburu horietako bat Karmele Jaio-ren AMAREN ESKUAK izan zen. Liburu ederra, oso goxo idatzia eta gainera gaur egungo gai bat jorratzen duena: Alzheimerra.
Orain pelikula batean aurkitu dezakezue historio hau eta esan didatenez merezi du ikustea. Musika ederra duela ere esan didatenez, bertan jartzen dizuet bideotxo pare bat zuek disfrutatzeko.

AMAREN ESKUAK pelikulan aurkituko duzuen musikaren zatitxo bat:



Pelikularen Trailerra ere jarriko dizuet:

2013(e)ko urriaren 21(a), astelehena

1000 IKUSTALDI!!!

Gaur heldu naiz 1000 orri ikustaldietara!!! Mila esker danoi!!
Ikastaro batean eskatu zidaten blog bat martxan jartzeko, poliki poliki hasi nintzan niretzat berria zen mundo honetan eta begira! 1000ra heldu naiz!
Egunetik egunera musika atetxo hau hobetzen joatea da nire helburua eta badakizue! lan hori betetzeko zuen iradokizunak ere hartzen ditut kontuan!!!

Mila esker bereziki kalean informazioa ematen didazuen guztiei, nire Euskaltzaindiko adituai eta familixa guztiai!!!!

2013(e)ko urriaren 20(a), igandea

URRIAN OPERARA!!

Urrian bi opera zoragarriez gozatzeko aukera izango dugu inguru hauetan. Askotan Opera hitza entzuten dugunean, zerbait itxia eta elitista dela pentsatzen dugu. Ez gaude ohitutak musika mota hau entzutera eta astuna dela iruditzen zaigu. Blog honetatik animatzen zaituztet ikusmirak zabaltzera, operarekin disfrutatzera eta haurrei estilo hau gerturatzera. Berez antzerki zoragarriak dira, antzerki abestuak, eta jakin gabe, denok ezagutzen ditugu operen aria edo doinu famaturen bat. Oraindik gogoratzen naiz nire senarra bere lehenengo operara eraman nuenean, Bilboko Arriaga antzokian Pucciniren Turandot ikustera joan ginen eta azkenengo Aria entzun zuenean, telebistako anuntzioren batena zela adierazi zidanean.

Esan dizuedan bezala, urrian bi opera izango ditugu ikusgai. Biak Giusseppe Verdi-renak. Bilboko Euskalduna jauregian "Rigolleto" eskainiko  dute, Urriaren 19, 22,25, 28 eta 31ean hain zuzen. Informazio guztia euskalduna-ren web orrian aurkituko duzue.  EUSKALDUNA JAUREGIA

Opera hau hiru zatitan banatzen da eta Victor Hugoren Le Roi s'amuse  antzezlanean oinarrituta dago. Pasio, engainu, intzeztu eta mendekuari buruzko drama bat da, protagonista bezala Rigoletto duena, Mantuako dukerriko gorteko bufoi konkorduna.  Rigolettoren doinurik famatuena  "La donna e mobile" izango da duda gabe. Hona hemen Carlo Ventre tenoreak Montevideon egindako interpretazioa:


Aramaiotik gertuago, Arrasaten hain zuzen, Verdiren beste opera bat disfrutatzeko aukera izango dugu. Ozenki elkarteak "La Traviata" ekarriko du Amaia antzokira.
"La Traviata"(euskaraz galdua), Alexandre Dumas idazlearen Kamelien dama elaberrian oinarritua dago, 1853an Veneziako La Fenicen estreinatu zen, arrakastarik gabe, eta urte bete beranduago arrakasta izugarria izan zuen. Ez ohiko lan bat da Verdiren operen artean, lan honen izaera errealistagatik. Ez ditu gertakari historiko handiak kontatzen, Nabuccoren kasuan bezala, eta ez dago tragedietan oinarritua, baizik eta izaera intimistako drama psikologiko bat dela esan dezakegu.
Violeta Valery eta Alfredo Germonte protagonisten amodiozko historioa kontatzen digu opera honek. Opera honen doinurik famatuenetariko bat Brindisia izango da. Hona hemen Pavarotti Brindisi interpretatzen.
 
 
 

 

 
 

 

2013(e)ko urriaren 7(a), astelehena

AMAIA ETA ENEKO

Aurreko ikasturteko bideoak oraindik blogera igo Gabe ditudala konturatu naiz. Hau Amaia da, 2012-2013 ikasturtean hasi zen zerotik pianoa eta solfeoa ikasten eta lan handia egin ondoren ikasturte bukaeran abestitxo hau grabatu nion.

 

Beste hau Eneko da, 2012-2013 ikasturtean hasi zen ere zerotik musika eta pianoa ikasten eta oso langilea da baita ere.



Animo eta jarraitu lanean, oso ondo zabiltzate eta!!

2013(e)ko urriaren 5(a), larunbata

ESKERRIK ASKO ARAMAIXO!

Urriarekin batera nire proiektu berria jarri dut martxan. Ikasturte honetan musika ikasketak emango ditut Aramaixon; hizkuntza musikala, pianoa, musika hastapena...eta herriko gaztetxoen abesbatza eramateko aukera izango dut. Manexek gitarrako klaseak eta Julenek txistukoak emango ditu. Denon artean lan polita egitea espero dugu. Ilusioz eta gogoz beteta gatoz, umeekin gozatzeko eta gauza berriak egiteko irrikitan.
Mila esker, bihotzez, eman diguzuen konfidantzagatik, gure lanean sinisteagatik eta aukera honegatik!!