2022(e)ko abenduaren 5(a), astelehena

BITARTEAK NOTA ALTERATUEN ARTEAN

Abenduan barneratutako gaien errepasoa egingo dugunez, Bitarteekin lotutako beste ariketa bat sortu dut. Oraingoan nota alteratuen arteko bitarteak identifikatu beharko dituzue. Gaia gogoraztearren, Bitartea, nota batetik bestera dagoen distantziari deritzogu. Distantzia horietan dauden tonuerdi eta tonuen arabera, distantzia handiagoa edo txikiagoa izango da. Nota naturalen artean distantzia edo bitarte horiek nolakoak diren ikasi dugu. Gogoratzen?

  • 2-3 dunak: MAIOR ETA MINORRAK ( tonuerdia izan ezkero minorrak)
  • 4dunak: JUSTUAK , bat izan ezik, FA-SI distantzia 4+ izango da, tonuerdi bat gehiago duelako.
  • 5dunak: JUSTUAK, bat izan ezik, SI-FA distantzia 5- izango da, tonuerdi bat gutxiago duelako.
  • 6-7dunak: MAIOR ETA MINORRAK (Maiorretan tonuerdi bat egongo da, Minorretan bi tonuerdi)
  • 8dunak: DENAK JUSTUAK
Alterazioek bitarte horietan izango duten efektuaren arabera, distantzia handitu edo txikitu egingo da. Horrela, gogoratu BEMOLAK (b) notari tonuerdia kentzen diola eta SOSTENITUAK (#) tonuerdia gehitu. Alterazio hauek lehenengo notan edo bigarrenean egotearen arabera, distantzia handitu edo txikitu egingo da.


2022(e)ko abenduaren 4(a), igandea

TONUERDIAK, UNISONOA ETA ENARMONIAK II

Tonuerdiak, Unisonoa eta Enarmoniak lantzeko beste ariketatxo bat. Gaia barneratzeko material aproposa!

2022(e)ko abenduaren 3(a), larunbata

QUIZ: TONUERDIAK, ENARMONIAK ETA UNISONOA

Tonuerdi ezberdinak identifikatzeko, baita ere Enarmoniak eta Unisonoak ezberdintzeko, genially hau sortu dut, bereziki nire ikasleek praktikatu ahal izateko.