2014(e)ko ekainaren 4(a), asteazkena

MUSIKA ASTEA 2014: PAPARGORRI ABESBATZA

2014ko Apirilean Musika Astea ospatu genuen Aramaion. Udaletxearen laguntzaz eta baita herriko beste kultur eragileen laguntzaz, aste polita antolatzeko aukera izan genuen. Aste horretako egun batean, herriko haur abesbatzak herriaren aurrean kantatzeko aukera izan zuen. Emanaldi horren bideoak igoko ditut blogera poliki poliki.

Lehenengo bideo honetan Papargorritxoak ikusiko ditugu My Favorite Things abestia interpretatzen. Abesti hau oso ezaguna da, "Sonrisas y Lágrimas" pelikula arrakastatsuan agertzen delako. Guk euskaraz abestu genuen, eta  Sara Alonsok pianoa jo zuen.

OSTIRALETAN KONTZERTUAK SASTIÑAN

Urtero bezala, aurten ere Aramaioko udaletxeak Ekaineko ostiraletan kontzertuak antolatu ditu plazako Sastiña ermitatxoan. Kontzertu hauek oso bereziak izaten dira eta plaza girotzeko ezin hobeak! Zerbait hartzen duzun bitartean musika ezberdinak entzun eta disfrutatzeko aukera ederra izaten da. Aurtengo kontzertuen kartela hau da:

Ostiral honetan, Ekainak 6an, Gasteiztik datorren talde bat izango dugu, beraien bideo bat aurkitu dut youtuben, ea gustatzen zaizuen!