Herriko musika eragile ezberdinek parte hartuko dute musika aste honetan. Udaletxearen laguntzaz gainera diru apur batekin kontatu da eta kontzertu interesgarri pare bat ere egongo dira.
Herriko musika ikasleen emanaldia, herriko abesbatza ezberdinenak, Triki poteoa trikitixa eskolakoen eskutik, Kantu afaria bertso eskolakoen eskutik.... animatu eta parte hartu!
Astelehenean "Joe Strummer. El futuro no está escrito" musika dokumentala ikustera animatzen zaituztet.
2007. urtean Julie Temple-k zuzendutako dokumental honek ,Joe Strummer ”The Clash” punk-rock talde ingelesaren liderra izan zenari buruz hitz egiten digu.
Dokumental honetan bere
punk historiaz gain, bere lagunek kontatutako anekdota edo bitxikeriak ere kontatzen
dira. Zuzendariak irrati saioetatik edo antzinako elkarrizketatik ateratako Joe
Strummerren ahotsa erabiltzen du narraziorako, eta horrek pertsonaren
hurbiltasuna ekartzen digu.Bere presentziak ,bere gabezia gogoraztea eragiten
digu.
Kritika oso onak jaso zituen eta 2007. urteko British Independent Films sarietan dokumental onenari dagokion saria jaso zuen. Musika dokumentalen listetan goiko postuetan kokatzen den lanetariko bat da.
Asteartean, musika ikasleen txanda izango da: erritmo jolasak aurkeztuko digute eta herriko pianistek, gitarreroek eta txistulariek aurtengo ikasturtean ikasitakoa erakusteko aukera izango dute.
Asteazkenean saio berezi bat egongo da; Kontzertu didaktikoa ONA taldearen eskutik. "Perkutak" izeneko proiektua aurkeztuko dute, perkusio tresnetan oinarritutako saio didaktiko berezi bat. Bertan, Euskal Herriko perkusio tresnak, munduko beste herrialdetako perkusio tradizionalak, perkusio birziklatuak eta perkusio elektronikoaz gozatzeko aukera izango dugu. Hauen laguntzaile bezalatrikitixa aurkituko dugu ere. Horretarako, tresna bakoitzaren azalpenak emango dira, nondik datozen, nola dauden eginda, ze erritmo mota jotzen diren...
Ostegunean Papargorri abesbatzaren emanaldia egongo da, errepertorio polita aurkeztuko dutena! Merezi du ikustea!
Ostiralean Triki poteo batekin hasiko dugu arratsaldea; 18:30etan irtengo gara herria girotzeko nahiaz. Gainera 20:00etan Jazz kontzertu batekin gozatzeko aukera izango dugu "Jose Barrios Trio" taldearekin.
Jose Barrio gitarra-joleak lideratzen duen hirukote hau Aramaioko musika asterako sortu da bereziki eta konposizio originalez gain jazz musikaren eboluzioan nagusi izan diren konpositoreen piezak ere eskainiko dituzte; Duke Ellington, Horace Silver, Charlie Parker edo Ornete Coleman-enak adibidez. Emanaldi honetarako Jose Barriok estatuko jazz munduan izen handiko bi musikariekin kontatzen du, biak Nafarroako Goi mailako Musika Kontserbatorioko Jazz saileko irakasleak dira , Jose Barrio bezala.
Larunbatean Kantu afari herrikoia egingo da eskolako jantokian. bertso eskolakoen bertsoekin hasiko dira afaria girotzen, trikitilariak ere egongo dira eta afal ondoren denok kantatzera! Kantutegiak banatuko dira mundu guztiak kantatu ahal izateko. Umeak, gazteak, eta ez hain gazteak dute aukera afari honetara etortzeko. Animatu!!!
Asteari bukaera emateko, Igandean Bixente Goikoetxea eta Papargorri Elaia abesbatzen txanda izango da. Eta emanaldiaren ostean LUNTX bat egongo da etortzen den guztiarentzat.
Esandakoa! Animatu eta parte hartu!!!