2020(e)ko ekainaren 19(a), ostirala

TRIBIAL MUSIKALA: HIZKUNTZA 4

2020(e)ko ekainaren 16(a), asteartea

HIZKUNTZA 5: PARTITURAREN ANALISIA AZTERKETA

Kaixo talde! Hau da kurtso bukaerako azterketa. Berez ostegunean banatuko dizkizuet galderak, baina joan partiturari begiradatxo bat botatzen, gauzak apuntatzen eta errepasatzen. Errepasatu eskala minorrak, gertuko tonalitateak, konpas analisia, kadentziak...konfinamendu honetan errepasatu dugun guztia. Badakit ez duzutela arazorik izango! Lana aurreratzea nahi izan ezkero, konpasak zenbatu, tonalitatea topatu, esaldiak eta azpiesaldiak bilatu... Ostegunerarte!!

ANALISIRAKO_PARTITURA azterketa by ORIXOL on Scribd

Partituraren bideoa jartzen dizuet ere, abestia entzuteko.


2020(e)ko ekainaren 15(a), astelehena

TRIBIAL MUSIKALA: HIZKUNTZA MUSIKALA 3

Hizkuntza musikaleko 3.taldearen Tribiala. Hauek ere ederto egingo dutela ziur nago! Ekipo ederra da eta!

TRIBIAL MUSIKALA: HIZKUNTZA MUSIKALA 1-2

Kurtso bukaerako aurtengo azterketa hau izango da. Maila bakoitzerako Tribial bat prestatu dut. Gaurkoan txikientzako ebaluazio froga. Ederto egingo duzue seguru!!

2020(e)ko ekainaren 10(a), asteazkena

TAUPADAK

Goazen taupadak kontatzera!

KONPAS ANALISIA: QUIZ

Konpas analisia lantzeko 5 galdera dituen Quiz bat. Zorte on!

2020(e)ko ekainaren 8(a), astelehena

TONUERDIAK ETA ENARMONIAK: QUIZ

Tonuerdia musikan dagoen distantziarik txikiena da. Bi noten artean sortuko da eta bi modutan eratu daiteke. Nota berdinen artean eratzen bada (Do eta Do# adibidez), Tonuerdi hau KROMATIKOA dela esango dugu . Nota ezberdinek osatzen badute tonuerdia, hau DIATONIKOA dela esango dugu (Mi eta Fa, adib.). Bi kasuetan distantzia bat dago, tonuerdikoa. Enarmonian aldiz, ez da distantziarik egongo. Bi nota ezberdinek soinu bera ematen dutenean ENARMONIA bat sortzen da (Mi# eta Fa, adib.) Guzti hau barneratzeko Quiz hau prestatu dut. Zorte on!

2020(e)ko ekainaren 5(a), ostirala

AKORDEAK: JOLASA

Akordeak errepasatzeko jolasa.Txapelduna edo desastre hutsa zara?

2020(e)ko ekainaren 4(a), osteguna

PARTITURA BATEN ANALISIA

Kostatu zait gai hau digitalizatzen egia esan. Oso gai praktikoa da, niri behintzat praktikarekin ematea gustatzen zait. Baina klaseak online direnez aurkezpen honen bidez eman beharko dut oraingoan. Horretarako prestatu dut lan hau, partituraren analisiaren lehenengo pausoak eman ahal izateko.

QUIZ TONALITATE ERLATIBOAK

Tonalitate erlatiboak praktikatzeko Quiz bat. Ea zenbat asmatzen dituzuen!

2020(e)ko ekainaren 1(a), astelehena

QUIZ BITARTEAK 3

Nota naturalen artean sortzen diren bitarteak errepasatzeko Quiz aproposa.