Tonalitateak lantzeko QUIZ bat, armaduran sostenituak bakarrik ditugunean. Zenbat aterako dituzu?
2021(e)ko abenduaren 13(a), astelehena
2021(e)ko martxoaren 7(a), igandea
EMAKUME MUSIKAGILEAK MUSIKA KLASIKOAN
MARTXOAK 8. GORA EMAKUMEEN BORROKA!
Aurten Musika Klasikoaren historian ahaztuak izan diren emakume musikagileak aurkeztu nahi dizkizuet. Ezagutzen dituzue?
2021(e)ko otsailaren 15(a), astelehena
LOR KATTAGORRIAREN MUSIKA BIDEA
HIZKUNTZA 1 taldekoekin gaurko klasea online egingo dut, eta horretarako jolas txiki hau prestatu dut. Lor kattagorria da protagonista eta Musikaren bidea jarraituz ezkurrez beteta dagoen kutxa zabaltzea lortu behar du. Horretarako gure musika ikasleek lagundu egin beharko diote.
INCREDIBOX ekin ERRITMOAK SORZEN
Erritmo ezberdinak sortzeko erabiltzen den aplikazio hau ez baduzue oraindik ezagutzen, probatzera animatzen zaituztet. Oso dibertigarria da eta gainera sortutako erritmoak elkarbanatu eta bidali daitezke. INCREDIBOX online erabiltzen da eta ez duzu zertan erregistratu behar.Aplikazio honekin soinu eta efektu bokal ezberdinak sortu daitezke. Gainera abestiak grabatzeko aukera ere ematen du eta URL bat sortzen duenez online elkarbanatu daitezke. Animatu eta bidali zuen sorkuntza musikalak!!
https://www.incredibox.com//#/application
Nik egin dut nirea, zer iruditzen?
incredibox.com/mix/a039702bc66d6a1f2415-v4
2021(e)ko otsailaren 9(a), asteartea
QUIZ: INSTRUMENTUAK
Musika hastapenean instrumentuen familiekin ibili gara azken saioetan. Musika instrumentuen soinuak entzuten, ze familiakoak diren ikasten, tinbreak ezberdintzen...Etxean gauden bitartean guzti honekin jolasteko QUIZ dibertigarri bat prestatu dut. Ea gai zareten instrumentu guztiak asmatzen!!
2021(e)ko otsailaren 8(a), astelehena
MUSIKA NOTAK PENTAGRAMAN
Hizkuntza Musikaleko lehenengoko mailakoentzat egin dut material hau, musika notak pentagraman kokatzen ikasteko. Horretarako @HAZIHEZIHASI blogak Eskala Musikala lantzeko sortu duen materiala erabili dut. Pasatu bere instagram edo Linketik, izugarrizko gauzak sortzen ditu eta.
2021(e)ko otsailaren 7(a), igandea
PENTAGRAMA ENEA: ARIKETA
Musika hastapeneko bigarren taldearekin Pentagrama Enea lantzen ari naiz. Pentagrama Enea, Antton Jauregi eta Karmele Mujika irakasleek sortutako Musikaren irakurketa-idazketa prozesuarekin hasteko sekuentzia didaktiko bat da. Orain dela urte batzuk Antton Jauregikin ikastaro bat egiteko aukera izan nuen eta geroztik, ikasturtero sartzen dut sekuentzia hau nire klaseetan.
Konfinamendua aprobetxatuz nire taldearentzat proposamen bat prestatu dut, era ludiko batean gelan ikasitakoa errepasatzeko. Beti bezala @genially plataforma erabili dut.
2021(e)ko otsailaren 5(a), ostirala
BATUKADA
TONALITATEAK SOSTENITUEKIN ETA ERLATIBOAK
Tonalitateen beste Quiz bat prestatu dut, aurrekoetan Sostenitu eta Bemolen tonalitateak nahastuta agertzen direlako. Hizkuntza 4 taldekoentzat gai berria denez poliki poliki joango gara eta lehenengo, SOSTENITUEN armadura eta tonalitateak nola ateratzen diren ikasi dugunez, gai hau praktikatzeko QUIZ bat egingo dugu.
Zuen erantzun kopurua iruzkinetan idatzi!
Zorte on!
2021(e)ko otsailaren 4(a), osteguna
ETXE MISTERIOTSUA: HIZKUNTZA 4
Gaurkoan Hizkuntza Musikaleko azken kurtsoko ikasleentzat prestatutako Scape Room batekin nator. Betiko moduan Genially plataformarekin sortu dut eta nahiko pozik geratu naiz emaitzarekin. Ea ikasleek gustokoa duten eta Erronka lortzen duten!
2021(e)ko otsailaren 3(a), asteazkena
PIANOKO IKASLEAK
Lehenengo ebaluazio bukaeran, nire pianoko ikasleei, azterketa gisa, bideo batzuk grabatu nizkien. Froga ederto gainditu zuten denek eta horren erakuslehio da egin ditudan bideo muntai hauek. Zorionak danoi!
MUSIKALAND: HIZKUNTZA 3
HIZKUNTZA 3 taldearentzat konfinamendu honetarako prestatutako errepaso jolasa.
Froga ezberdinak gainditu beharko dituzue 4 panpin lortzeko. Prest zaudete?
Erronka lortzerakoan iruzkinetan idatzi edo whassapez argazkia bidali!
Zorte on!
2021(e)ko urtarrilaren 4(a), astelehena
BORBOLETINHA: MUSIKAREN TAUPADAK BARNERATZEN
Urte berri on danoi!!!
Aurreko ebaluazioa erritmo ariketa batekin bukatu genuen. Ideia Maria José Sanchez Parra pedagogarena da, gauza oso politak egiten ditu eta askotan jotzen dut bere youtubeko kataira. Borboletinha haur kanta portugesa erabiltzen da ariketa hau egiteko, 4/4ko konpasean dago, melodia 5dun bitarte batean mugitzen da, tenpoa oso ondo markatuta dauka....Guzti honegatik oso aproposa da haurrek musikaren taupadak edo tempoa barneratzeko.
Bideoko ARTISTAK Hizkuntza musikaleko 1. mailako ikasleak dira: HAIZEA KORTABARRIA, IRUNE ARRIZABALAGA, MANEX HERRARTE, JUNE ARMENDARIZ, MAIA ARMENDARIZ eta LIDE ABARRATEGI.