2013(e)ko ekainaren 11(a), asteartea

BIXENTE GOIKOETXEA


BIXENTE GOIKOETXEA


Aramaion jaio zen 1854ko Apirilaren 5ean. Florentino Ugarte eta Benigno Aristegi, herriko organulariak, izan ziren bere lehen musika maisuak. Gasteizen batxilergo ikasketak egiten ari zela herrira bueltatzerakoan Sabas Amilbururekin BACH-en musika azteru eta landuko du. Arratsaldetan bere aitak ur hartzaileentzat zuen ostatuan pianoa jotzen du eta herriko musika maisuari abestaldea zuzentzen lagunduko dio.
Aita hil zitzaionean eta 34 urte zituela Valladolidera joko du apaiz ikasketak egitera. Apaizgai zela eta Tolosan Gorriti-rengatik eskolak hartu ondoren Valladolideko Katedralean irabazi zuen kapera-maisu lanpostua. Apaiztu ondoren hiri honetan emango ditu bere urteak eliz musika gaurkotzeko lanetan.
Goikoetxea izan zen XIX.mendean eliz musikaren berreskuratzaile nagusia. Obra asko konposatu zuen, denak religioso arloan sortuak. Bi euskal musikari, Bixente Goikoetxea eta Nemesio Otano, izango dira Espainiako eliz musikaren eragileak.
Benetan emankorra izan zen Goikoetxeak polifonía arloan burutu zuen eliz kutsuko musika-lana: "Missa in honorem Inmaculatae Conceptionis B.M.V.", "Christus Factus", "Ave Maria", "Salve", "Benedictus" eta beste zenbait meza eta motete.
Bixente 1916ko apirilaren 9an hil zen Valladoliden 62 urte zituela. Urte berean, urrian, Aramaioko udaletxeak eta Gasteizko apezpikuak omenaldia eskaini zioten eta bere jaiotetxean plaka bat jarri zuten idazpuru honekin:
"ementxe jaio zan jaun
argitsu elizmusikari bikain eta
elizgizon bioztsu
VIZENTE GOIKOETXEA ERRASTI
beronen adieslen gorespena.
Aramaion 1916ko urriaren 22an"

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina