Aurtengo San Martinetan jai batzordeak zein Udalak aho batez erabaki zuten txupinazoa bota eta pregoia irakurtzeko ardura Eguzki talde mitikoari uztea.
Eguzki erromeria
taldeko Nicolas Gardoki soinu jole nekaezinaz akordatu ziren eta egindako lana
eskertu gura izan zioten Gardokiri eta haren iloba diren Joxe eta Felixi.
Eguzki taldeak 50 urte baino gehiago egin zituen herriz herri, auzoz auzo, plazaz plaza, jaiak girotzen eta benetan merezita izan zuten omenalditxoa. Gainera herriko bertsolariek olerki bat prestatu zuten pregoiarekin batera herriak kantatzeko. Hona hemen abestiaren zati baten letra:
EGUZKI gure izena Aramaixon jaiotza
erromeriak dugu guk gure langintza
herririk herri beti kantari gabiltza
gazte ta nagusiari alaitzeko bihotza.
Hemen izango gara umore onarekin
ondo pasatu denok gure musikakin
tabernari ez ahaztu gure eztarriakin
ta zu neska polita etorri zaiz gurekin.
Agur gaztediari agur nagusiari
amaitutzera goaz ta ezkerrak denori
berriz izango gera zuentzat abeslari
deitu nahi dozunean EGUZKI taldeari.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina