2014(e)ko urtarrilaren 21(a), asteartea

CERO PARTITURA PIANORAKO

Piskat kostatu zait baina azkenean lortu dut abesti honen partitura ateratzea. Ikasle batek Dani Martin abeslariaren zerbait eskatu zidan pianoan jotzeko eta interneten partiturak lortzeko ahaleginak egin ondoren, ikusi nuen ez zegoela ezer. Youtub-en tutorial on bat aurkitu nuen (hau ez da beti posible izaten) eta hau oinarritzat hartuta partitura ateratzea erabaki nuen. Akonpainamendu bat da, abestiaren letra ere jarri dut  abestera animatzen zaretenentzat!. Ez da oso zaila, 4 edo 5 akorde erabiltzen dituelako: Si M, Do#M, Mi M eta Fa#M dira gehienetan erabiltzen direnak.  Youtubeko tutorialaren bideoa ere jarriko dizuet bai? Beno, hona hemen emaitza!

BIDEOTUTORIALA

 
PARTITURA

2014(e)ko urtarrilaren 19(a), igandea

SANTA AGUEDA 2014

 
Santa Ageda eguna gerturatzen ari da eta herrian eskerako entsaioak hasi dira jada. Iaz Bizente Goikoetxea abesbatza eta bertso eskola elkartu ziren egitasmo hau Aurrera eramateko, eta aurten Trikitixa eskolakoek ere hartuko dute parte. vaina garrantzitsuena herriko jendea animatzea da, beraz, etorri ensaioetara eta animatu Otsailak 1ean gurekin kopla zaharrak kantatzera!
Hurrengo ensaioa Urtarrilaren 23an izango da eta azkena 30ean (biak osteguna), arratsaldeko 7etan. Animatu eta etorri!! 
                 
 
SANTA AGEDA-KO KOPLAK
 
Zorion etxe hontako denoi
oles egitera gatoz:
aterik ate ohitura zaharra
aurten berritzeko asmoz.
Ez gaude oso aberats diruz
ezta ere oiñetakoz;
baina eztarriz sano gabiltza
ta kanta nahi degu gogoz.
 
Santa Ageda bezpera dugu
Euskal Herriko eguna,
etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratua duguna.
Santa maitea gaur hartu dugu
gure bideko laguna
haren laguntzaz bete gentzake
egun hontako jarduna.
 
Mendi tontorrak elurrez zuri
atai aldean laiotza
etxe hontako nagusi jaunak
urrezkoa du bihotza.
Santa Agedak kendu digu gaur
eskean hasteko lotsa
dirurik ez bada, berdin digu
gizendutako bildotsa.
 
ABESTEN DIREN BESTE KOPLA BATZUK

Nere kristauak badakizute
noiz degun Santa Ageda:
lege sarreko usariuan
kantuan gatoz atera.
Martiriua esplikatzeko
lizenziarik ote da?
Zentimenturik izaterikan
emen ez degu espera.
 
Zeruetara begiak altxa
graziak eskatutzeko;
Santa Agedak zer paza zuen
oieri esplikatzeko.
Printzipiuak onak zituen
lendabizitik asteko:
martiriozko pena tristiak
zegoan ikusitzeko.
 
Gobernadore Palermokuak
aginpidia ba zuen:
Santa Ageda, ain zan ederra
bere emaztetzat nai zuen.
Gizon aundia izanagaitik
ori logratu etzuen:
lendabiziko nobedadiak
argatik izan zituen.
 
Adios, bada, jende nobliak,
orra kantatu bizitza;
borondaterik baldin ba dago
limosna biltzen gabiltza.
Limosna ere artu degu ta
orain abian gaitian:
adiosikan ez degu eta
..."agur ikusi artian..."
 
BERTSOLARIEKIN BATERA KANTATUKO DEN KOPLA
 
Ohitura zaharra mantendu asmoz
auzorik auzo kantatzen,
eztarri gozoz ta umore onez
gatoz Santa Ageda batzen!
 
ABESTEN DIREN BESTE KOPLAK
 
Bedeinkatua izan dedilla
etxe onetako jentea
pobre ta umil dabillenentzat
badute borondatea
Santa martiri maitea
dago errukiz betea
berak alkanzatu dagiela
osasuna ta pakea.
 
Jentil gogorren eskuetatik
sartu zun kalabozuan
agoniako ordu santuan
ondo ezagutu zuan
iltzen zegoan orduan
Jesusi oska zeguan
orain gloriak gozatzen dago
aingeruakin zeruan.
 
Kristau deboto batzuek zuten
gorputz santua an artu
Kataniako ziudadean
baita ere enterratu
kristauak, konsideratu
au onela zan gertatu
karidadean ematen dana
berak oi die pagatu.
 
Adios orain esaten diet
Santa onekin batean
urte ontxo bat pasa dezaten
osasunez ta pakean
pobre umillen artean
beti erruki gaitean
karidadeak lagunduko du
zeruetako atean.
 
 

2014(e)ko urtarrilaren 14(a), asteartea

GABON KANTEN TOPAKETA 2013: LEGUTIO

Gabonetan egindako aurtengo gabon kanten topaketaren bideoak prest ditut jada. Ensaio bakar batekin joateko ez dago bat ere gaizki! Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi, zuen inplikazioa oso garrantzitsua da gauza hauek aurrera eramateko eta mantentzeko. Leihotxo honetatik mila pila esker bereziki Itsaso kamararentzat. Itsas, zu beti prest besteak laguntzeko! Maite zaitugu!!

DRINGILIN DRON




AI HAU GABAREN

2014(e)ko urtarrilaren 13(a), astelehena

THE CUP GAME: Erritmo jolasa

Ebaluazio honetan Hizkuntza Musikaleko 3.taldeak erritmo jolas berri bat ikasiko du. Basoak eta gorputza erabiliaz modelo erritmiko bat jarraitu beharko dute abiadura ezberdinak erabiliz. Apirilean musika ikasten ari direnen emanaldi bat egiteko asmoa daukat eta bertan erritmo jolas honekin montaje bat egitea pentsatu dut. Erabiliko dugun musika John Newman-en "Love me again" izango da.

Erabiliko dugun modelo erritmikoa hau izango da:


 
 
Bideo honetan jolas erritmiko honen pausoak nola diren azaltzen dute:

DENOK LANERA!!

2014(e)ko urtarrilaren 10(a), ostirala

MY FAVORITE THINGS

Aste honetan hasi gara Papargorri abesbatzakoek abesti hau prestatzen. Sonrisas y Lágrimas pelikulan agertzen den abesti bat da, niri asko gustatzen zait eta umeentzako oso egokia ikusten dut. Ganbara abesbatzakoek euskaraz kantatu izan dute eta asko gustatzen zait beraien bersioa. Ea guri nola irtetzen zaigun! Momentuz partitura itsatsiko dizuet. Ganbara abesbatzak Youtuben duen bideoa ere jarriko dizuet. Hurrengorako Papargorrirena!!