Santa Ageda eguna gerturatzen ari da eta herrian eskerako entsaioak hasi dira jada. Iaz Bizente Goikoetxea abesbatza eta bertso eskola elkartu ziren egitasmo hau Aurrera eramateko, eta aurten Trikitixa eskolakoek ere hartuko dute parte. vaina garrantzitsuena herriko jendea animatzea da, beraz, etorri ensaioetara eta animatu Otsailak 1ean gurekin kopla zaharrak kantatzera!
Hurrengo ensaioa Urtarrilaren 23an izango da eta azkena 30ean (biak osteguna), arratsaldeko 7etan. Animatu eta etorri!!
SANTA AGEDA-KO KOPLAK
Zorion etxe hontako denoi
oles egitera gatoz:
aterik ate ohitura zaharra
aurten berritzeko asmoz.
Ez gaude oso aberats diruz
ezta ere oiñetakoz;
baina eztarriz sano gabiltza
ta kanta nahi degu gogoz.
Santa Ageda bezpera dugu
Euskal Herriko eguna,
etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratua duguna.
Santa maitea gaur hartu dugu
gure bideko laguna
haren laguntzaz bete gentzake
egun hontako jarduna.
Mendi tontorrak elurrez zuri
atai aldean laiotza
etxe hontako nagusi jaunak
urrezkoa du bihotza.
Santa Agedak kendu digu gaur
eskean hasteko lotsa
dirurik ez bada, berdin digu
gizendutako bildotsa.
ABESTEN DIREN BESTE KOPLA BATZUK
Nere kristauak badakizute
noiz degun Santa Ageda:
lege sarreko usariuan
kantuan gatoz atera.
Martiriua esplikatzeko
lizenziarik ote da?
Zentimenturik izaterikan
emen ez degu espera.
Zeruetara begiak altxa
graziak eskatutzeko;
Santa Agedak zer paza zuen
oieri esplikatzeko.
Printzipiuak onak zituen
lendabizitik asteko:
martiriozko pena tristiak
zegoan ikusitzeko.
Gobernadore Palermokuak
aginpidia ba zuen:
Santa Ageda, ain zan ederra
bere emaztetzat nai zuen.
Gizon aundia izanagaitik
ori logratu etzuen:
lendabiziko nobedadiak
argatik izan zituen.
Adios, bada, jende nobliak,
orra kantatu bizitza;
borondaterik baldin ba dago
limosna biltzen gabiltza.
Limosna ere artu degu ta
orain abian gaitian:
adiosikan ez degu eta
..."agur ikusi artian..."
BERTSOLARIEKIN BATERA KANTATUKO DEN KOPLA
Ohitura zaharra mantendu asmoz
auzorik auzo kantatzen,
eztarri gozoz ta umore onez
gatoz Santa Ageda batzen!
ABESTEN DIREN BESTE KOPLAK
Bedeinkatua izan dedilla
etxe onetako jentea
pobre ta umil dabillenentzat
badute borondatea
Santa martiri maitea
dago errukiz betea
berak alkanzatu dagiela
osasuna ta pakea.
Jentil gogorren eskuetatik
sartu zun kalabozuan
agoniako ordu santuan
ondo ezagutu zuan
iltzen zegoan orduan
Jesusi oska zeguan
orain gloriak gozatzen dago
aingeruakin zeruan.
Kristau deboto batzuek zuten
gorputz santua an artu
Kataniako ziudadean
baita ere enterratu
kristauak, konsideratu
au onela zan gertatu
karidadean ematen dana
berak oi die pagatu.
Adios orain esaten diet
Santa onekin batean
urte ontxo bat pasa dezaten
osasunez ta pakean
pobre umillen artean
beti erruki gaitean
karidadeak lagunduko du
zeruetako atean.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina