2014(e)ko martxoaren 19(a), asteazkena

SUSTRAI

Emakumearen eguna ospatzeko egitarau polita prestatu zuten Aramaioko Emakumeen taldeak; zinea, bingo afaria, kartel leihaketa, kontzertua...
Herriko musika talde berri batek emanaldia eskaini zuen SastiƱan. SUSTRAI da bere izena eta poliki poliki badoaz beraien errepertorioa sortzen eta emanaldiak ematen. Nahiz eta ni bertan ez egon (ze pena.......), oso emanaldi polita izan zela esan didate. Abesti dezente kantatu eta jo zituzten, gainera bertso eskolaren laguntzarekin, bereziki Martin Abarrategiri, egun horretarako sortutako bertso batzuk abestu zituzten Mikel Urdangarin-en Badira hiru aste kantuaren doinuarekin.

Bideo honetan, Esne Beltza taldearen "esnesaltzailearena" abestia jarriko dizuet.
Leiho honetatik zorionak eman nahi dizkiet neska hauei, lan ederra benetan egiten ari zaretena! Jarraitu lanean eh!!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina