2020(e)ko apirilaren 30(a), osteguna

ERRITMO JOLASA

Etxean erritmoa eta koordinazioa lantzeko jolas bat proposatzen dizuet. Maria Jose Sanchez Parrak Youtuben duen kanaletik hartutako bideoa da. Emakume hau pedagoga eta musika irakaslea da eta gauza oso interesgarriak egiten ditu. Bere lan gehiago jarriko ditut nire blogean. Oraingoz, jolas honekin erritmoa praktikatu dezakezue.
Behar duzuen guztia hau da:

  • Kolore ezberdinetako 4 orri edo kartulina
  • Audio bat erritmo erraz batekin, tenpoa ondo jarraitu ahal izateko.Sarrera honetan bideoan agertzen den audioa ere itsatsiko dizuet baina edozein audiok balio du.

Audioa:

2020(e)ko apirilaren 29(a), asteazkena

AMELIE

Amelie pelikula ikusita daukazue? Hala bada seguru gogoratzen zaretela bere musikaz. Zoragarria da pelikula honen soinu banda.Hau da abestirik ezagunena. Vals honen partitura ezberdinak jartzen dizkizuet blogean, deskargatzeko aukerarekin.

3211-Yann Tiersen-Lautre Va... by ORIXOL on Scribd

3232-Yann Tiersen-La Valse ... by ORIXOL on Scribd

3258 Yann Tiersen Valse Amelie by ORIXOL on Scribd

2020(e)ko apirilaren 28(a), asteartea

BASERRIAN: HIZKUNTZA 3koentzat errepaso jolasa

HIZKUNTZA MUSIKALEKO 3.TALDEARENTZAT sortutako errepaso jolasa. Quiz bat da, hau da, galderak erantzun behar dira, eta horretarako hiru aukera izango ditugu. Aukera horietatik erantzun zuzena sakatu beharko da. Dibertiagoa izateko agertzen diren frogak egiteko aukera daukazue. Froga ezberdinak daude: karaokea, erritmo jolasak, irakurketak... Ondo pasa!

2020(e)ko apirilaren 24(a), ostirala

HIZKUNTZA 4 ERREPASOA

Hizkuntza 4 taldekoentzat prestatutako aurkezpena da, orain arte emandakoaren errepasoa egiteko.

2020(e)ko apirilaren 22(a), asteazkena

PACMAN MUSIKALA 4

Genially plataforma ezagutu dut eta engantxatuta nago guztiz jolasak sortzen. Gaur beste hau igoko dut, Hizkuntza Musikaleko 4. taldearekin egiteko. Bertan, eman dugun materiari buruzko galdeketa bat aurkituko duzue. Jolastu nahi?

BOOM MUSIKALA 4

Hizkuntza musikaleko 4. taldearentzat sortu dudan Boom musikala igotzen dut gaur. Aste honetako klase birtualean egingo dugu, gaiak errepasatzen ditugun bitartean.

2020(e)ko apirilaren 21(a), asteartea

GORPUTZ PERKUSIOA

Gorputz perkusioa lantzeko ariketa erraz bat aurkezten dizuet. Bateria baten soinuak egingo ditugu gure gorputza eta ahotsa erabiliz. Ikusi bideoa!

HIZKUNTZA MUSIKALA 3: ERREPASOA

Ebaluazio honetako musikako klaseak konfinatuta eman behar ditugunez, material berria sortzen ari naiz liburuetan daukagun materia digitalizatzeko helburuarekin. Gaur Hizkuntza musikaleko 3. mailakoentzat prestatu dudan errepaso aurkezpen bat igotzen dut. Beraiekin klasea emateko gida izango da eta.

2020(e)ko apirilaren 18(a), larunbata

PIANO: SUZUKI METODOA

Shinichi Suzuki biolin-jole eta hezitzaile japoniarra da. Berak talentua berezkoa ez dela esaten du,talentua garatu egin daitekeela pentsatzen du. Ideia horretatik abiatuta, musika ikasteko metodo bat sortu zuen, eta gaur egun munduko leku askotan jarraitzen den metodoa da: Suzuki Metodoa. Piezak errepikatuz, atxikiz eta erreproduzituz tresna bat jotzen ikasten dela da metodo honek esaten duena. Eta agian izango da. Ni ez naiz metodologia honen oso jarraitzailea, nire ustez alde batera uzten bait ditu sormena eta ume bakoitzaren askatasuna. Metodoan agertzen diren pieza guztiak ederto jotzen ikasiko du ikasleak baina partitura horiek kenduta...gai izango da bere kabuz zerbait jotzeko? Hori ere landu behar dela uste dut. Nire iritzia alde batera utzita, metodo honetatik gustatzen zaidana lehenengo liburuaren sekuentzia pedagogikoa da. Ikasle batzuekin erabiltzen dut batzuetan eta horregatik igoko ditut lehenengo liburu honetatik erabiltzen ditudan abestien partiturak; norbaitek pianoa ikastea nahi badu, agian partitura hauek erabiliko ditu eta.

SUZUKI 1 Aukeratuak by ORIXOL on Scribd

2020(e)ko apirilaren 8(a), asteazkena

PIANO PARTITURAK

Gaurkoan euskal abesti baten partitura itsatsiko dut, Mikel Urdangarin musikariaren Badira Hiru aste kantuarena. Animatu ikastera!

Badira Hiru Aste by ORIXOL on Scribd

2020(e)ko apirilaren 7(a), asteartea

KADENTZIAK

Hizkuntza musikaleko oinarrizko hezkuntzako azken urtean armoniaren hastapena ematea gustatzen zait. Gure ikasleek instrumentu armonikoak jotzen dituztenez garrantzitsua iruditzen zait oinarrizko pauta batzuk erakustea. Konfinamendu garai honetan kadentzien inguruan aurkezpen txiki bat egin dut, badakit gauzak falta direla, baina bertan armonia ulertzen hasteko nahikoak diren kontzeptuak batu ditudala uste dut.

2020(e)ko apirilaren 3(a), ostirala

PIANO 1 PARTITURAK

Atzoko sarrerari jarraituz gaur ere pianoko lehenengo urterako partitura aproposak igoko ditut. La bella y la Bestiaren doinua lau eskutara jotzeko, Mamma mia abestia eta Don´t worry, be happy. Abesti errazak eta dibertigarriak txikientzako!

DON´T WORRY, BE HAPPY by ORIXOL on Scribd

Mamma Mia 5 Dedos by ORIXOL on Scribd

Bella y La Bestia by ORIXOL on Scribd

2020(e)ko apirilaren 2(a), osteguna

PIANOAN LEHEN PAUSOAK

Beti esaten dut pianoko kurtsorik zailena lehena dela. Notak irakurtzen zailtasunak daude oraindik, eskuen posizioa, gorputza, erlaxatuta egon behar baina tentsio puntu batekin, tempoa, bi ikur ezberdin....buf! Gauza larregi ume batentzat ezta? Metodologia ezberdinak daude, baita liburu ezberdin ugari instrumentuan lehenengo pausoak emateko. Normalean betiko abestiak izaten dira eta batzuetan piskat aspergarriak izaten dira. Baina garrantzitsuak direla uste dut teknikoki hobetzen joateko. Niri liburu hauek erabiltzea gustatzen zait baina beti ikasleek ezagutu ahal dituzten abestiak ere erabiliz. Gaurko sarrera honetan lehenengo urte horretan erabiltzen ditudan partitura batzuk jarriko ditut. Zazpi Jauzi 4 eskutara eta Axuri Beltza.

AXURI BELTZA by ORIXOL on Scribd

2020(e)ko apirilaren 1(a), asteazkena

HIZKUNTZA MUSIKALA ETXEAN

Konfinamendua dela eta Hizkuntza musikaleko klaseak bertan behera geratu dira. Umeak a tope ikusten ditut eskolako lanekin eta nire helburua ez da lan karga gehiago ematea. Horregatik aste honetarako denborapasa batzuk prestatu ditut, nahi izan ezkero egiteko. Horretarako Educaplay web orrian sartu eta bertan Actividad jartzen duen tokian Usuario aukeratu. Bertan nire izena bilatu eta nire izenean dauden jolasak irtengo dira. Guztietatik hauek egin:
LETRA ZOPA MUSIKALA 1, 2, 3, 5
MUSIKA TORTILLA 3,4,5


Bertan adibide bat!


MARIA IZAGA

Gaurkoan nire bizitzan oso garrantzitsua den artistaza bat aurkeztuko dizuet, salsa guztietan aurkituko duzue, beti prest gauzak egiteko. Ahots ikaragarria dauka, kantu klasikorako, modernorako, jazz musikarako...dena egiteko gai da. Aurrekoan berak sortutako kantu bat bidali zidan eta oraindik oilo ipurdia daukat. Zuekin partekatuko dut, denok disfruta ahal dezazuen.