2020(e)ko maiatzaren 18(a), astelehena

ALWAYS WITH ME. PARTITURA

Gaurkoan pianoko beste ikasle batek eskatutako kantu baten partitura jarriko dut. Niretzat ezezaguna zen kantu bat da eta asko gustatu zaidala esan beharra daukat. Oso garrantzitsua da ikasleek gustoko dituzten abestiak jotzea eta gustatzen zait ezagutzen ez ditudan piezak eskatzen dizkidatenean, niretzat ere deskubrimenduak izaten bait dira!
"Chihiroren bidaia" izeneko animazio pelikula japoniarraren soinu bandako kantua da "Always with me". Pelikularen soinu banda Joe Hisaishi konpositoreak egin zuen eta New Japan Philharmonic orkestraren eskutik giro perfektua lortzen da pelikulako eszena ezberdinetan. 


Partitura asko aurkitu ditut sarean, baina denen artean bi hauek  dira gehien gustatu zaizkidanak.


Always With Me Piano Cover. by HongGyoo Kim

Itsumo Nando Demo(Always Wi... by yvonne chan on Scribd

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina