- 2-3 dunak: MAIOR ETA MINORRAK ( tonuerdia izan ezkero minorrak)
- 4dunak: JUSTUAK , bat izan ezik, FA-SI distantzia 4+ izango da, tonuerdi bat gehiago duelako.
- 5dunak: JUSTUAK, bat izan ezik, SI-FA distantzia 5- izango da, tonuerdi bat gutxiago duelako.
- 6-7dunak: MAIOR ETA MINORRAK (Maiorretan tonuerdi bat egongo da, Minorretan bi tonuerdi)
- 8dunak: DENAK JUSTUAK
Alterazioek bitarte horietan izango duten efektuaren arabera, distantzia handitu edo txikitu egingo da. Horrela, gogoratu BEMOLAK (b) notari tonuerdia kentzen diola eta SOSTENITUAK (#) tonuerdia gehitu. Alterazio hauek lehenengo notan edo bigarrenean egotearen arabera, distantzia handitu edo txikitu egingo da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina