2013(e)ko uztailaren 31(a), asteazkena
ESCATUMBARARIBE
Erritmo jolas hau Brasilgo jolas tradizional bat da, hango haurrek jolasteko erabiltzen dutena.
Haurrentzat erritmoa mantentzea ez da oso erraza. Mota hauetako jolasekin lan hau errazten da eta gainera izugarri ongi pasatzen dute. Datorren ikasturtean ikasiko dugun erritmo jolas bat izango da. Animatu ikastera!!
2013(e)ko uztailaren 29(a), astelehena
PAPARGORRI ABESBATZA: ARRATSALDE HONETAN
Aramaioko Papargorri abesbatza gazteak Ekainaren 28an kurtso bukaerako emanaldia eman zuen. Txikienek pozez bete zuten antzokia eta asko disfrutatu zuten. Datorren urtean ea gauza berriak egiten ditugun! Abesbatzarekin gozatu, ikasi eta laguntasuna sustatzea nahi dugu.
2013(e)ko uztailaren 21(a), igandea
BIOLINAREKIN GOZATU!!
Umeek instrumentua aukeratzeko momentuan askotan ez dakite zer egin. Ez dute musika tresna guztiak ezagutzen, inguruan ikusten dituzten musika tresnek bakarrik pizten dute beraien interesa... Aholku bat: ahalegindu haurrek gero eta instrumentu gehien informazioa izan dezaten, Gaur egun errazagoa da internet bezalako baliabidearekin kontatzen dugulako. Ahalegindu instrumentua era ezberdinetan entzun dezan: orkestran, kamera laukotetan, rock emanaldietan.... aukera asko dituzue. Hona hemen gaur egun dauden biolinista onenetariko baten bideoa. LINDSEY STIRLING gaztea da (1986), estatu batuarra eta telebistako Talent Show bateko finalista izandakoa. Disfrutatu biolina jotzeko era berezi honekin!!
2013(e)ko uztailaren 20(a), larunbata
DONOSTIAKO MUSIKA HAMABOSTALDIA 2013 PROGRAMA
DONOSTIAKO MUSIKA HAMABOSTALDIA 2013
Donostiako Musika Hamabostaldia Espainiako musika klasikoko jaialdi zaharrenetakoa da eta beteranoetakoa Europan. 1939an sortu zen hiriko ostalari eta merkatarien kezka eta bultzadari esker, urte batzuk beranduago Nazioarteko Zinemaldia jaioko zen moduan, uda sasoiko eskaintza turistikoa aberasteko asmoz. Horretarako, XIX. eta XX. mendeen artean hirian zegoen musika tradizioaren lekukoa jaso zuten: Donostiako Orfeoiaren sorrera, Gran Kursaal Kasinoko orkestrak, gerratik Victoria Eugenia Antzokian babesa aurkitu zuten europar artista handiak…
Jaialdiaren lehen aro arrakastatsuak 60ko hamarkadaren bukaeraraino iraun zuen, orduko istilu politikoek eta ohitura turistiko berriek kinka larrian utzi baitzuten Musika Hamabostaldia. 1979an Udalak hartu zuen jaialdiaren ardura eta pixkanaka suspertzen hasi zen, harik eta 1991ean sozietate kudeatzailea eratu arte, Donostiako Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren parte-hartzearekin. Gaur egun, ikusleen babes handia du jaialdiak eta aretoak lepo betetzen dituzte. Ildo horretatik, Hamabostaldiaren 2.000 Lagunak ekimen honen zutabeetako bat dira, zalantzarik gabe.
Opera, balleta, orkestra sinfoniko handiak, ganbera talde txikiak, organo erromantikoa, abesbatzak, musikagile garaikideak, etorkizun oparoko bertako artistak, nazioarteko musikari apartak, haur ikuskizunak... denak du bere txokoa jaialdi honetan. Gainera, haren durundia Kursaal eta Victoria Eugenia egoitza nagusietatik harago entzuten da, Donostiako nahiz Gipuzkoako hainbat espazio paregabetara heltzen baita. Musika Hamabostaldiak heldutasuna erdietsi du eta horrek etorkizunari ilusioz, anbizioz eta irmotasunez begiratzeko aukera ematen dio. Hala, jaialdiak publiko berriak bilatzeari ekin dio, musika klasikoko jaialdi guztiek duten erronkarekin bat eginez.
Zuen gustuko emanaldia aukeratu eta disfrutatzera!!!

2013(e)ko uztailaren 16(a), asteartea
BADIRA HIRU ASTE
Aramaion badago jendea musikarako sentsibilitate berezia duena. Edozein momentutan elkartu eta musikarekin gozatzen dutenak. Hona hemen ,San Juanetako Azkoaga auzoko kontzertuan abestu zuten abestiaren interpretazioa. Irati eta Amaia trikitia jotzen, Leire gitarra eta Idoia eta Sara perkusio eta ahotsetan. Disfrutatu gaztetxo hauekin!!
2013(e)ko uztailaren 15(a), astelehena
XXXI.KORU ZUZENDARITZA AKADEMIA (3)
2013(e)ko uztailaren 14(a), igandea
XXXI.KORU ZUZENDARITZA AKADEMIA (2)
Bigarren mailako zuzendaria Esteban Urzelai izan da. Azkoitian jaio zen 1979an, Pianoko goi mailako ikasketak egin zituen Donostiako Kontserbatorioan, eta Koru Zuzendaritzakoak Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegian, Musikenen, Gabriel Baltes maisuarekin. Oñatiko Ganbara abesbatzaren zuzendari izan zen 1996 eta 2009 urteen artean. 2004an Donostiako Orfeoiaren harroniaren zuzendaritza hartu zuen (Orfeoi Txikia eta Orfeoi Gaztea), eta Donostiako Orfeoiaren zuzendariorde da 2007 urteaz geroztik.
Hirugarren kurtsoko zuzendaria Stojan Kuret izan da. Triesten jaio zen eta Ljubljananko unibertsitatean lortu zuen zuzendaritzako titulua. Kuret maisuak emaitza bikainak lortu ditu bere ibilbidean orquestra zuzendari gisa. Ljubljana Unibertsitateko APZ Tone Tomsic abesbatzaren zuzendaria izan da hamar urtez. Sari ugari irabazi ditu koru horrekin, Vokalna akademija Ljubljana abesbatzarekin eta veste hainbat talderekin. Stojan Kuret sarritan gonbidatu dute nazioarteko hainbat mintegitan eskolak ematera. Nazioarteko hainbat leihaketatan parte hartu du epaimahaikide gisa. 2008an eratu zuten Ljubljanako Vokalna Akademia; Stojan Kuret izan zen sortzaileetako bat, eta gaur egun, bertako zuzendari artistikoa eta zuzendaria da.

XXXI. KORU ZUZENDARITZA AKADEMIA
Uztailak 9 tik 13 ra bitartean Bilbon izan naiz Koru zuzendaritzarako ikastaro bat egiten. Oso ikastaro berezia, gogorra exijentzia aldetik baina oso positiboa. Zuzendari baten lana zein den eta nola egin behar den azalduz gain, abesbatza baten gestioa nola egin behar den ere irakatsi digute. Ahots teknika landu dugu eta baita errepertorio bat nola eratu. Ikusten duzutenez, alderdi asko jorratu dituen formakuntza bat izan da. Kurtso bakoitzak irakasle edo zuzendari berezi bat izan du. Lehen kurtsorako Maite Oca izan dugu.
2013(e)ko uztailaren 8(a), astelehena
PIANO MAN
Nire ikasleen bideoekin jarraituz, Sara del Campok Piano Man abestiaren bertsio bat jotzen du oraingoan. Sara aurten animatu da pianoa ikastera eta denbora gutxian aurrerapauso handiak eman ditu. Bertsio hau ez da oso zaila, partitura ere blogean jarriko dut. Hortaz, animatu ikastera, oso abesti polita da eta!!
2013(e)ko uztailaren 1(a), astelehena
KAIXO! LIP DUB
2011-2012 Ikasturtean Aramaioko San Martin eskolak elkarbizitza sustatuz lip dub bat egin zuen. Bertan eskolako haur guztiek,irakasleek eta gurasoek hartu zuten parte. Oso dibertigarria izan zen, guztiok elkarrekin disfrutatzeko balioaz gain agurren garrantziaz erreparatu genuen. Urtz taldearen "Kaixo" abestia erabili zen Lip dub-a egiteko, baina azken estrofa bat gehitu zioten abestiari. Estrofa honen letra herriko bertsolaria den Xabier Igoak jarri zuen eta abestearen lana ahots zoragarria duen Maria Izagaren esku egon zen. Hona hemen!
SKINNY LOVE PARTITURA
Birdyren SKINNY LOVE baladaren partitura aurkezten dizuet. Pianoak akonpainamendua egiten du eta melodía veste instrumentu batek egin dezake. Piano jotzaileak ere abestu dezake. Erraza da ikasteko eta oso polita jotzeko!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)