2013(e)ko uztailaren 15(a), astelehena

XXXI.KORU ZUZENDARITZA AKADEMIA (3)

Kurtsoan Ahots teknika ere landu dugu. David Azurza eta Miren Urbieta
 izan dira ahots teknikako irakasleak.

Kontratenor profesionala. Madrilgo Kontserbatorio nagusian Kantuko Goi-Mailako ikasketak burutu ditu ikasle libre moduan, eta kantu espezialitatean karrera-amaierako Ohorezko Saria lortu zuen, baita Lucrecia Arana aparteko saria ere. Peñaflorida Kapera (antzinako musika) nahiz KEA (musika garaikidea) ahots taldeetako abeslaria da. Hainbat opera garaikide estreinatu ditu bakarlari gisa estatuko agertoki garrantzitsuenetan. Gaur egun, koru zuzendaria eta ahots teknikako irakaslea da. Tailerrak eta ikastaroak ematen ditu estatuan nahiz nazioartean. Musikagile gisa egiten dituen obrak Oihu hau Musika zigilupean argitaratzen ditu.

Soprano donostiarra, irakasle-ikasketen diplomatura du Musika Hezkuntzan, klarineteko Gradu Profesionala du, eta baita Kantuko Goi-mailako gradua. Koru zuzendaritzako heziketa jaso du eta Euskal Herriko zenbait abesbatza zuzendu ditu. Hainbat maisuren klaseak jaso ditu: Isabel Monar, Jaime Aragall, Carlos Álvarez, Enedina Lloris, Ana Luisa Chova, Mirella Freni eta Montserrat Caballerenak hain zuzen. Estatu zein nazioarte mailako hainbat sari irabazi ditu, eta hainbat orkestrarekin abestu du bakarlari gisa. Gaur egun Kantuko irakasle titularra da Gasteizko Jesús Guridi Kontserbatorioan.




 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina