2013(e)ko abuztuaren 30(a), ostirala

OBJETUEN PERKUSIOAREKIN ERRITMOA LANTZEN

Aurtengo ikasturtean argi daukadan zerbait, umeek hizkuntza musikaleko klaseetan disfrutatu behar dutela da. Solfeo hitza entzun eta askok aurpegi txarra jartzen dute, aspergarria eta astuna egiten da askotan hizkuntza honen kodea ulertzeko materia ematea. Nire asmoa kode berezi hau ulertzeko bide berriak zabaltzea izango da. Ez dakit lortuko dudan, baina ahalegin guztiak egingo ditut nire ikasleek musika ikastearekin gozatu dezaten. Musikaren atalik garrantzitsuenetariko bat ERRITMOA da; nire ikasteko denboran diktaketa eta irakurketa erritmiko luze eta aspergarriekin ikasten genuen erritmoa barneratzen. Egia da beharrezkoak direla, baina helburu berdina lortzeko beste bide batzuk daudela pentsatzen dut. Datorren ikasturtean bideo honetan ikusiko duzuen antzeko zerbait egitea pentsatu dut. Erritmo sekuentzia bat, esku eta objetuen perkusioarekin lagunduta musikarekin batera jotzea.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina