Abuztuaren 23tik Irailaren 7arte, Bilboko Euskalduna Jauregian, "El Rey León" lan arrakastatsua ekoitzi zuen konpainia beraren eskutik, "La Bella y La Bestia" nazioarte mailan txalotuena izan den musikal hau ikusteko aukera izango duzue. 35 milioi ikusle baino gehiago hunkitu dira mundu osoan (nire semea eta ni barne), denboran irauten duen Disneyren klasiko handi honekin. Musikal miresgarri honek ikusleak maitemintzen ditu duen kalitate izugarriagatik, Broadwayko ekoizpen handi baten marko paregabean. "La Bella y la Bestia" lanak txunditu egiten ditu ikusleak, edertasuna barruan dagoela dioen mezu unibertsalean oinarritutako maitasunezko istorio xarmagarriarekin.
Ignasi Vidalek egiten du Piztiarena, eta Talia del Valek, berriz, Ederrarena; beraiek daude aktore-multzo bikainaren buruan, baina, horiez gain, Raúl Peñak Lefouren rola jokatzen du, eta Eurovision jaialdian parte hartu duen Daniel Digesek, berriz, Gastonen papera betetzen du. Dekoratu izugarriei, jantzi txundigarriei eta egia bihurtutako ipuinetako pertsonaiei esker, honako hau ikuskizun aparta da, imajinazioz, fantasiaz eta emozioz betea, eta, horrela, ikuslea sekula kontatu den istoriorik erromantikoenean murgilduko da. Disneyren inoizko filmik arrakastatsu eta sarituenetako batean oinarritutako lan honek, Alan Menkenen musika zoragarria (Menkenek bi Oscar irabazi ditu, abestirik onenagatik eta jatorrizko musikarik onenagatik) eta Tim Riceren hitzak ditu.
Sarreren prezioak 22€tik 60€ra doaz, musikalak 2:40orduko iraupena du 15 minutuko ekitaldiartea barne, eta kontuan izan 5 urte baino gutxiago dutenerentzat ez dela gomendagarria.
Nire semeak (6 urte zituen) eta nik asko disfrutatu genuen, musika zoragarria da eta muntaia apartekoa. Egia da Bestiak beldur piska bat ematen zuela baina espektakulu bikaina izan zen. Sarrera garestitxoa den arren, merezi du .
Informazio guztia eta sarreren salmenta Euskalduna Jauregiaren web orrian daukazue.
http://www.euskalduna.net/agenda_detalle.asp?id_espectaculo=924&idioma=eu
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina