2013(e)ko urriaren 20(a), igandea

URRIAN OPERARA!!

Urrian bi opera zoragarriez gozatzeko aukera izango dugu inguru hauetan. Askotan Opera hitza entzuten dugunean, zerbait itxia eta elitista dela pentsatzen dugu. Ez gaude ohitutak musika mota hau entzutera eta astuna dela iruditzen zaigu. Blog honetatik animatzen zaituztet ikusmirak zabaltzera, operarekin disfrutatzera eta haurrei estilo hau gerturatzera. Berez antzerki zoragarriak dira, antzerki abestuak, eta jakin gabe, denok ezagutzen ditugu operen aria edo doinu famaturen bat. Oraindik gogoratzen naiz nire senarra bere lehenengo operara eraman nuenean, Bilboko Arriaga antzokian Pucciniren Turandot ikustera joan ginen eta azkenengo Aria entzun zuenean, telebistako anuntzioren batena zela adierazi zidanean.

Esan dizuedan bezala, urrian bi opera izango ditugu ikusgai. Biak Giusseppe Verdi-renak. Bilboko Euskalduna jauregian "Rigolleto" eskainiko  dute, Urriaren 19, 22,25, 28 eta 31ean hain zuzen. Informazio guztia euskalduna-ren web orrian aurkituko duzue.  EUSKALDUNA JAUREGIA

Opera hau hiru zatitan banatzen da eta Victor Hugoren Le Roi s'amuse  antzezlanean oinarrituta dago. Pasio, engainu, intzeztu eta mendekuari buruzko drama bat da, protagonista bezala Rigoletto duena, Mantuako dukerriko gorteko bufoi konkorduna.  Rigolettoren doinurik famatuena  "La donna e mobile" izango da duda gabe. Hona hemen Carlo Ventre tenoreak Montevideon egindako interpretazioa:


Aramaiotik gertuago, Arrasaten hain zuzen, Verdiren beste opera bat disfrutatzeko aukera izango dugu. Ozenki elkarteak "La Traviata" ekarriko du Amaia antzokira.
"La Traviata"(euskaraz galdua), Alexandre Dumas idazlearen Kamelien dama elaberrian oinarritua dago, 1853an Veneziako La Fenicen estreinatu zen, arrakastarik gabe, eta urte bete beranduago arrakasta izugarria izan zuen. Ez ohiko lan bat da Verdiren operen artean, lan honen izaera errealistagatik. Ez ditu gertakari historiko handiak kontatzen, Nabuccoren kasuan bezala, eta ez dago tragedietan oinarritua, baizik eta izaera intimistako drama psikologiko bat dela esan dezakegu.
Violeta Valery eta Alfredo Germonte protagonisten amodiozko historioa kontatzen digu opera honek. Opera honen doinurik famatuenetariko bat Brindisia izango da. Hona hemen Pavarotti Brindisi interpretatzen.
 
 
 

 

 
 

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina