2013(e)ko azaroaren 29(a), ostirala

UDAZKENA: IPUINA

Beste blog batzuetan material berria bilatzen nenbilela, bideo polit hau ikusi dut; txirulaz blogean aurkitu dut eta asko gustatu zaidanez, nire blogean jartzea pentsatu dut. Ea gustatzen zaizuen!

Udazkena-ipuina from sasola on Vimeo.

ARAMAIXOKO TRIKITIXA ESKOLAKOEN EMANALDIA 2013 (2)

Jarraitzen dut 2013ko Azaroak 15ean Aramaixoko trikitixa eskolakoen emanaldiaren bideoak blogean jartzen. Lehenengo bideo honetan Irati, Maider eta Leirek Mikel Laboaren Kopla zaharrak interpretatzen:



Hurrengoan Polka bat jotzen dute lau neskato hauek: Irati, Goiuri, Uxue eta Ane:



Gaurkoz bukatzeko, Vendetaren Udarako gau luzeak interpretatzen Sara, Idoia, Leire eta Amaia:

2013(e)ko azaroaren 27(a), asteazkena

ARAMAIXOKO TRIKITIXA ESKOLAKOEN EMANALDIA 2013

Azaroak 15ean, Aramaixoko trikitixa eskolakoen kontzertuaz disfrutatzeko aukera izan genuen herrian. Emanaldi berezia izan zen, antzoki baten jotzen zuten lehenengo aldia zelako. Beti izan ditugu trikitilariak kalean, jaiak girotzen eta herria musikaz betetzen. Baina oraingoan gauza ezberdin bat egitea pentsatu zuten. Oso ideia ona benetan!!
Emanaldi polita eskaini zuten haur eta gazteek, trikitixaz gain gitarra eta ahots politak entzun ziren eta aukeratutako abestiak oso aproposak izan ziren.
Blog honetara igoko ditut emanaldi horren bideoak, talde guztien emanaldiak ditut grabatuta eta joango naiz poliki poliki guztionak igotzen.
Momentuz, hona hemen Amaia, Sara, Idoia eta Leirek Deskontrol talde arrasatearraren abesti baten bertsioa egiten eta.....Ikusi bideoa!!



Eta guztiok batera bukaeran eskeinitako abestia:

2013(e)ko azaroaren 24(a), igandea

ETORRIKO DIRA

Manolo Garcia-ren abesti honek hunkitu egiten nau; melodia, kantatzeko modua eta letra, bereziki lehenengo estrofakoa.
Nire inguruan momentu txarrak pasatzen ari direnetaz gogoratzen naiz beti, itxaropen hitzak dira niretzako eta Manoloren hitzak:
"Vendrán días en que el peso que hoy te abruma se hará liviano,
vendrán días, han de venir!!!!"
Noski etorriko direla!
Bihotzez besarkada handi bat eta munduko animo guztiak.



2013(e)ko azaroaren 17(a), igandea

AZARO MUSIKALA IBAI-ARTEren ESKUTIK


Larunbatean, Azaroak 17, Arrasateko txoko ezberdinetan musikaz gozatzeko aukera izan genuen. Ibai-Arte merkatarien elkarteak Azaro Musikala egitasmoa jarri du martxan eta honen baitan, Arrasate Musikaleko harizko-instrumentu jotzaileak kalera irten ziren merkataritza dinamizatzeko helburuarekin. Hiru taldetan banatuta Ibai-Arteko merkatarien denden aurrealdean jotzen aritu ziren.

Egia esan sorpresa bat izan zen niretzat larunbateko arratsalde hotz horretan kalean biolin hotsak entzutea, baina oso gogoko ditut horrelako gauzak eta pozik inguratu nintzen beraien musikaz gozatzera. Gainera Aramaioarrak zeuden musikari haien artean! Sara del Campo eta Nerea Uriarte ari ziren biolina jotzen, eta ederto gainera! Zorionak neskak eta jarraitu biolinarekin disfrutatzen!
 

2013(e)ko azaroaren 13(a), asteazkena

ARAMAIO ETA BERGARAKO TRIKITIXA TALDEEN EMANALDIA

Azaroak 15, Ostirala, Aramaioko Kultur etxean trikitixa emanaldi berezi bat izango dugu. Bertan Aramaio eta Bergarako trikitilariak arituko dira kontzertu berezi bat ematen; denetarik entzuteko aukera izango dugu, Vendeta edo Mikel Urdangarinen abestiak adibidez, herriko trikitilari, gitar jole eta ahots zoragarrien eskutik.
Kontzertura joatea gomendatzen dizuet, gazteek izugarrizko lana egiten ari direlako eta oso emanaldi polita prestatzen ari direlako. Gainera eskertzekoa da Trikitixa elkartekoek , gazteek herrian musika tresna hau ikasteko aukera izateko egiten duten lan izugarria.
Kontzertuaren sarrera 2€ takoa da, eta Aramaioko tabernetan edo emanaldia hasi baino lehen kultur etxeko atean izango duzue salgai. Jasotako dirua Trikitixa elkartearentzako izango da eta herritarrak hor egon behar garela uste dut.
Kontzertua arratsaldeko 18:30etan izango da Kultur etxean, eta bukatzerakoan kalejira bat eginez plazaraino joango dira. Plazan Pintxo potea egongo da eta azken hilabetean saltzen ibili diren boletoen zozketa egingo da.
Beraz, Animatu eta etorri!!!

2013(e)ko azaroaren 9(a), larunbata

PAPARGORRI ABESBATZA: JUBILAUEN EGUNA 2013

Urriaren 26an ospatu genuen Aramaixon 2013ko Jubilatuen eguna. Oso egun berezia da herrian, herriko jubilatuak protagonistak bihurtzen direlako. Animali eta barazkien feria egoten da, herria postuez betetzen da, eta herriko talde ezberdinek jubilatuei eskeinitako ekintzak prestatzen dituzte.
Goizean meza izaten dute eta mezaren ondoren abesbatzaren emanaldia eta dantza taldearen ikuskizuna. Egunari bukaera polita emateko bazkaria izaten dute herriko frontoian.

Papargorri abesbatzaren emanaldiaren zatitxo bat jarriko dizuet bertan. Haurrek oso ondo pasatu zuten, asko disfrutatu zuten kantatzen eta emanaldi polita egin zuten. Nik oso pozik bukatu nuen haurren irrifarrak ikusita. Zorte handia daukat talde honekin lan egiteaz!!
Aupa neska mutilak eta gora Papargorri abesbatza!!

 

2013(e)ko azaroaren 2(a), larunbata

RIVER FLOWS IN YOU

Esandakoa! Pianorako "River flows in you" partitura. Animatu eta ikasi!!

YIRUMA

Yiruma izenaren atzean Seul-en jaiotako Lee Ru-ma izeneko gaztea dugu. 1978.urtean jaio zen pianorako musika konposatzen duen musikari hau.
5 urterekin hasi zen pianoa ikasten bere etxean, eta 1988an Ingalterrara joan zen The Purcell School of Music famatuan musika ikasketak egitera. Musika erromantikoaz maiteminduta, Parisen beste konpositoreen itzalean ibili zen lanean.
Datu kuxkuxero bezala esango dizuet Miss Korea izandako emakumearekin dagoela ezkonduta.
Yiruma mundu guztian ezaguna den musikaria da eta bere lanak Asian, Estatu Batuetan eta Europan saltzen dira. Bere obra famatuenak "Kiss the Rain" "Love Me" eta "River flows in you" dira.

"River flows in you" obra oso ederra da, bertan jarriko dizuet Yirumaren interpretazio bat eta baita pianorako partitura bat , norbaitek ikastea nahi izan ezkero.