2013(e)ko azaroaren 13(a), asteazkena

ARAMAIO ETA BERGARAKO TRIKITIXA TALDEEN EMANALDIA

Azaroak 15, Ostirala, Aramaioko Kultur etxean trikitixa emanaldi berezi bat izango dugu. Bertan Aramaio eta Bergarako trikitilariak arituko dira kontzertu berezi bat ematen; denetarik entzuteko aukera izango dugu, Vendeta edo Mikel Urdangarinen abestiak adibidez, herriko trikitilari, gitar jole eta ahots zoragarrien eskutik.
Kontzertura joatea gomendatzen dizuet, gazteek izugarrizko lana egiten ari direlako eta oso emanaldi polita prestatzen ari direlako. Gainera eskertzekoa da Trikitixa elkartekoek , gazteek herrian musika tresna hau ikasteko aukera izateko egiten duten lan izugarria.
Kontzertuaren sarrera 2€ takoa da, eta Aramaioko tabernetan edo emanaldia hasi baino lehen kultur etxeko atean izango duzue salgai. Jasotako dirua Trikitixa elkartearentzako izango da eta herritarrak hor egon behar garela uste dut.
Kontzertua arratsaldeko 18:30etan izango da Kultur etxean, eta bukatzerakoan kalejira bat eginez plazaraino joango dira. Plazan Pintxo potea egongo da eta azken hilabetean saltzen ibili diren boletoen zozketa egingo da.
Beraz, Animatu eta etorri!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina