Larunbatean,
Azaroak 17, Arrasateko txoko ezberdinetan musikaz gozatzeko aukera izan genuen.
Ibai-Arte merkatarien elkarteak Azaro Musikala egitasmoa jarri du martxan eta
honen baitan, Arrasate Musikaleko harizko-instrumentu jotzaileak kalera irten
ziren merkataritza dinamizatzeko helburuarekin. Hiru taldetan banatuta Ibai-Arteko
merkatarien denden aurrealdean jotzen aritu ziren.
Egia esan
sorpresa bat izan zen niretzat larunbateko arratsalde hotz horretan kalean
biolin hotsak entzutea, baina oso gogoko ditut horrelako gauzak eta pozik
inguratu nintzen beraien musikaz gozatzera. Gainera Aramaioarrak zeuden
musikari haien artean! Sara del Campo eta Nerea Uriarte ari ziren biolina
jotzen, eta ederto gainera! Zorionak neskak eta jarraitu biolinarekin
disfrutatzen!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina