2013(e)ko abenduaren 27(a), ostirala
EUSKARAZKO ABESTI ETA JOLASAK TXIKIENTZAT
2013(e)ko abenduaren 26(a), osteguna
LA TABERNERA DEL PUERTO BIDEOAK
Zarzuelan parte hartu zutenen aramaixoarren bideoak igoko ditut.
Lehenengo bideoko eszena: Herriko emakumeek Marolari beraien gizonak aztoratzen dituela leporatzen diote.
Eszena: Herriko gizonek Marolari abesten diote.
Eszena: Marola eta Leandro herrira bueltatzen dira bizirik eta Juan de Egiak konfesatzen du. Guardiak Juan de Egia gartzelaratzen dute.
Aktoreen agurrak eta txalo zaparradak. Momentu hunkigarriak.
Zorionak parte hartzaile guztientzat, lan bikaina benetan!

LA TABERNERA DEL PUERTO
2013ko Azaroaren
23, 24, 29 eta 30ean Izaskun Murgia
elkarte lirikoak “La tabernera del Puerto”
zarzuela eskaini zuen Arrasateko Amaia antzokian. Hiru ataldun zarzuela,
Pablo Sorozabal autorearen musikarekin eta libretoa Federico Romero eta Guillermo Fernández Shaw-ena. 1936ko Apirilak 6an estreinatu zen
Bartzelonako Tivoli Antzokian.
AUTOREA
Pablo Sorozabal Mariezkurrena langile-familia euskaldun batean jaio zen
1897.urteko Urriaren 18an. Euskalerriaren
Adiskideen Elkarteari esker, Pablok doan ikasi zuen solfeoa, baita
instrumentu batzuk jotzen ere. Donostian egin zituen biolin eta piano ikasketak
Alfredo Larrocha eta Manuel Cendoyarekin. Gaztaroan, kafetegiz kafetegi eta
kabaretez kabaret ibili zen biolina jotzen, bizimodua ateratzeko.
Musika sinfonikoa
landu bazuen ere, zarzuelek eman zioten ospea. Nortasun sendoko gizona
zen, eta aurka egin zion beti garai
hartan musikak eta musika irakaskuntzak bizi zuen egoera kaskarrari.
Zarzuela
aipagarrienak: Katiuska (1931); El adiós a la bohemia (1933), Pío Baroja
handiaren libretoarekin; La del manojo de
rosas (1934); La tabernera del Puerto
(1936).
1988ko Abenduaren
26an hil zen Madrilen, eta bere heriotzarekin zarzuelaren sormen ibilbidea
bukatu zela esaten dute askok.
ARGUMENTUA
Estreinaldia izan
zen garaian bertan (1936) Kantauri itsasoko kostaldean, Cantabreda izenezko,
ustezko herrian, gertatzen den istorioa da.
Inork ez daki nor
den portuko taberna duen Marola, bakarrik, bere senartzat duten Juan de Egia,
gaizkileak, tabernaren kostua bere gain hartu duela; besterik ez.
Simpson marinela
Leandrok Marolagatik sentitzen duen maitasunaz mintzo da. Marola eta Leandro
maitemindu egiten dira. Abel, soinujole nerabeak ere Marola maite du.
Herriko emakume
talde batek, Marolari, gizon guztiak aztoratzen dituela aurpegiratzen dio; baina
berak, bere burua defendatzeko, senarrei jaramonik egiteaz salatzen ditu. Juan
de Egiak jo egiten du Abelen ezintasunaren aurrean.
Hurrengo egunean
Abelek gertatutakoaren berri ematen du eta guztiek Juan aurkitu nahi dute
azalpenak eskatzeko. Juanek Leandrori Marola alaba duela aitortzen dio, hori
dela eta Leandrok Marolari berarekin ihes egiteko eskatuko dio.
Juan de Egiak,
Leandrori, kokaina fardel bat hirian sartzearen truke Marolarekin ezkontzeko
baietza emango diola agintzen dio. Leandrok onartu eta bere maitalearen
laguntzarekin, biak elkarrekin, kokaina fardela dagoen kobazulorantz joango
dira txalupatxo batean; baina ezusteko ekaitzak harrapatu eta desagertu egiten
dira.
Abelek
desagertutako Marolari kantatzen dio eta lur-jota dagoen Juanek, guztien
aurrean, Marola bere alaba dela aitortzen du. Simpson marinelak berri ona
ekarriko du: Marola eta Leandro bizirik daudela eta mikeleteek atxilotuta
porturantz doazela. Juanek, errudun bakarra bera dela aitortzen du eta atxilotu
egiten dute Marola eta Leandro aske geratzen direlarik.
AKTOREEN ZERRENDA
MAROLA
.................... CRISTINA CUBILLO
JUAN DE EGUIA
................... IGOR GAMBOA
LEANDRO
................. LANDER OIANGUREN
SIMPSON
...................... J.R.MENDIZABAL
ABEL
............................. NAROA
ELORTZA
RIPALDA
....................... MIKEL IZURRATEGI
ANTIGUA
....................... MERTXE SALABERRI
CHINCORRO
................... JOSETXO URRUTIA
VERDIER
................ LUIS OKINA
“IZASKUN MURGIA”
ELKARTEKO ABESBATZA ................ Bertan hiru Aramaioar: Belen Agirre, Maria Izaga eta Bittor Kortabarria.
ARRASATE
MUSIKALEKO ORKESTRA ................... Bertan bi Aramaioar: Nerea Uriarte eta Sara del Campo.
ZUZENDARIA
.................. IKER OLAZABAL
ESKENA ZUZENDARIA
.................. JAVIER BURGOS
ELKARTEKO
ZUZENDARIA ............................ TERE GONZALEZ
2013(e)ko abenduaren 22(a), igandea
GABON KANTEN TOPAKETA 2013
Aurtengo Gabon kanten topaketa Legution izan da eta parte hartu duten herriak Arrasate, Aramaio, Legutio eta Otxandio izan dira. Legutioko elizan izan zen emanaldia eta peto peto eginda zegoela esan beharra daukat. Lehenengo aldia izan da niretzat aurtengo topaketa eta ez nekien oso ongi nola zihoan, horregatik elizara sartu eta horrelako jendetza ikusi nuenean apur bat izutu nintzen! Eskerrak abeslariek emandako konfidantzagatik bestela...
Lehenengo Legutiokoak irten ziren abestera; bi taldetan irten ziren, haurrak eta gurasoak alde batetik eta helduak bestetik. Lehenengoak asko gustatu zitzaizkidan, oso abesti politak eskeini zituzten, niretzat ezezagunak zirenak gainera. Gero helduen txanda izan zen eta nire ustez ez zuten errepertorio egokia aukeratu, nahiz eta oso ongi abestu ez zuten publikoa entretenitu.
Hurrengokoak Aramaioarrak izan giñen, herriko jendea, abesbatzako haurrak eta gurasoak. Oso lan polita egin genuela pentsatzen dut, ensaio bakar bat egin genuela kontutan harturik. Hiru abesti kantatu genituen: Dringilin dron, Ai hau gabaren eta Agilando. Herriko gabon kantak, hain zuzen ere topaketa hauen helburua herri bakoitzeko gabon kantak errekuperatzea da eta. Niretzat abesbatza batek trasmititu behar duen garrantzitsuena trasmititu genuen: poza eta kantatzeko gogoa!
Mila esker etorri zineten guztioi: haur, guraso, familia, herritarrak... zuen inplikazioa beharrezkoa da gauza hauek aurrera eramateko eta hor zaudetela argi utzi duzue!
Arrasateko Portaloi taldea izan zen hurrengoa eta hauek kantuan denbora daramatela erakutsi zuten; abesti egokiak aukeratu zituzten eta oso ondo kantatuak gainera. Zorionak!
Bukatzeko Otxandiokoak taularatu ziren, errepertorio luze bat eskeini zuten baina oso landua, txistu, akordeoi eta guzti.
Esandakoa!!
MILA ESKER ETORTZEAGATIK ETA HURRENGO URTE ARTE!!!

2013(e)ko abenduaren 16(a), astelehena
GABON KANTAK
Gabonak direla eta Olentzerori ongi etorria emateko kantatuko ditugun abestien wix bat egin dut. Bertan abestien letrak, batzuen partiturak eta bideoak aurkituko dituzue. Bideo batzuekin arazoak izan ditut eta ezin izan ditut itsatsi. Denok abestera!!!!
GABONETAKO KANTAK |
2013(e)ko abenduaren 13(a), ostirala
PAPARGORRI ABESBATZAREN ABESTIAK
Link honetan aurkituko dituzue hiru hilabete hauetan landu ditugun abestien partiturak, letrak eta bideoak. Ea zuen gustukoak diren!!!
2013(e)ko abenduaren 9(a), astelehena
OIHANEKO LIBURUA
Atzoko zine emanaldian "El libro de la selva" pelikula ikusteko aukera izan genuen. Lehenengo aldiz ikusi nuenean ikaragarri gustatu zitzaidan eta atzokoan ere, gustura gustura egon nintzen pelikula ikusten. Istorio hunkigarria kontatzen du, baina politena pelikularen musika da niretzat. Abestien txanda zenean hankak ezin geldirik mantendu!! Gogoratzen......
2013(e)ko abenduaren 6(a), ostirala
ARAMAIXOKO TRIKITIXA ESKOLAREN EMANALDIA (3)
Trikitixa eskolakoek eman zuten kontzertuaren bideoekin amaitzeko, hona hemen azkenak!
Lehenengo bideo honetan hasi berriak agertzen dira Egun da Santimamiña abesti herrikoia jotzen eta abesten. Artisten izenak: Uxue, Ane, Alaitz, Ainhoa, Goiuri, Oihana, Irati, Irati eta Leire.
Bukatzeko, Sara, Idoia, Irati, Amaia eta Leirek Mikel Urdangarinen Badira Hiru Aste abesten dute:

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)