2013(e)ko abenduaren 26(a), osteguna

LA TABERNERA DEL PUERTO


2013ko Azaroaren 23, 24, 29 eta 30ean Izaskun Murgia elkarte lirikoak “La tabernera del Puerto” zarzuela eskaini zuen Arrasateko Amaia antzokian. Hiru ataldun zarzuela, Pablo Sorozabal autorearen musikarekin eta libretoa Federico  Romero eta Guillermo Fernández Shaw-ena.  1936ko Apirilak 6an estreinatu zen Bartzelonako Tivoli Antzokian.

AUTOREA

Pablo Sorozabal Mariezkurrena langile-familia euskaldun batean jaio zen 1897.urteko Urriaren 18an. Euskalerriaren Adiskideen Elkarteari esker, Pablok doan ikasi zuen solfeoa, baita instrumentu batzuk jotzen ere. Donostian egin zituen biolin eta piano ikasketak Alfredo Larrocha eta Manuel Cendoyarekin. Gaztaroan, kafetegiz kafetegi eta kabaretez kabaret ibili zen biolina jotzen, bizimodua ateratzeko.

Musika sinfonikoa landu bazuen ere, zarzuelek eman zioten ospea. Nortasun sendoko gizona zen,  eta aurka egin zion beti garai hartan musikak eta musika irakaskuntzak bizi zuen egoera kaskarrari.

Zarzuela aipagarrienak: Katiuska (1931); El adiós a la bohemia (1933), Pío Baroja handiaren libretoarekin; La del manojo de rosas (1934); La tabernera del Puerto (1936).

1988ko Abenduaren 26an hil zen Madrilen, eta bere heriotzarekin zarzuelaren sormen ibilbidea bukatu zela esaten dute askok.

ARGUMENTUA

Estreinaldia izan zen garaian bertan (1936) Kantauri itsasoko kostaldean, Cantabreda izenezko, ustezko herrian, gertatzen den istorioa da.

Inork ez daki nor den portuko taberna duen Marola, bakarrik, bere senartzat duten Juan de Egia, gaizkileak, tabernaren kostua bere gain hartu duela; besterik ez.

Simpson marinela Leandrok Marolagatik sentitzen duen maitasunaz mintzo da. Marola eta Leandro maitemindu egiten dira. Abel, soinujole nerabeak ere Marola maite du.

Herriko emakume talde batek, Marolari, gizon guztiak aztoratzen dituela aurpegiratzen dio; baina berak, bere burua defendatzeko, senarrei jaramonik egiteaz salatzen ditu. Juan de Egiak jo egiten du Abelen ezintasunaren aurrean.

Hurrengo egunean Abelek gertatutakoaren berri ematen du eta guztiek Juan aurkitu nahi dute azalpenak eskatzeko. Juanek Leandrori Marola alaba duela aitortzen dio, hori dela eta Leandrok Marolari berarekin ihes egiteko eskatuko dio.

Juan de Egiak, Leandrori, kokaina fardel bat hirian sartzearen truke Marolarekin ezkontzeko baietza emango diola agintzen dio. Leandrok onartu eta bere maitalearen laguntzarekin, biak elkarrekin, kokaina fardela dagoen kobazulorantz joango dira txalupatxo batean; baina ezusteko ekaitzak harrapatu eta desagertu egiten dira.

Abelek desagertutako Marolari kantatzen dio eta lur-jota dagoen Juanek, guztien aurrean, Marola bere alaba dela aitortzen du. Simpson marinelak berri ona ekarriko du: Marola eta Leandro bizirik daudela eta mikeleteek atxilotuta porturantz doazela. Juanek, errudun bakarra bera dela aitortzen du eta atxilotu egiten dute Marola eta Leandro aske geratzen direlarik.

AKTOREEN ZERRENDA

MAROLA ....................  CRISTINA CUBILLO

JUAN DE EGUIA ...................  IGOR GAMBOA

LEANDRO .................  LANDER OIANGUREN

SIMPSON ...................... J.R.MENDIZABAL

ABEL .............................  NAROA ELORTZA

RIPALDA ....................... MIKEL IZURRATEGI

ANTIGUA ....................... MERTXE SALABERRI

CHINCORRO ...................  JOSETXO URRUTIA

VERDIER ................  LUIS OKINA

“IZASKUN MURGIA” ELKARTEKO ABESBATZA ................  Bertan hiru Aramaioar: Belen Agirre, Maria Izaga eta Bittor Kortabarria.

ARRASATE MUSIKALEKO ORKESTRA ...................  Bertan bi Aramaioar: Nerea  Uriarte eta Sara del Campo.

ZUZENDARIA .................. IKER OLAZABAL

ESKENA ZUZENDARIA .................. JAVIER BURGOS

ELKARTEKO ZUZENDARIA ............................  TERE GONZALEZ
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina