2013(e)ko abenduaren 22(a), igandea

GABON KANTEN TOPAKETA 2013

Aurtengo Gabon kanten topaketa Legution izan da eta parte hartu duten herriak Arrasate, Aramaio, Legutio eta Otxandio izan dira. Legutioko elizan izan zen emanaldia eta peto peto eginda zegoela esan beharra daukat. Lehenengo aldia izan da niretzat aurtengo topaketa eta ez nekien oso ongi nola zihoan, horregatik elizara sartu eta horrelako jendetza ikusi nuenean apur bat izutu nintzen! Eskerrak abeslariek emandako  konfidantzagatik bestela...

Lehenengo Legutiokoak irten ziren abestera; bi taldetan irten ziren, haurrak eta gurasoak alde batetik eta helduak bestetik. Lehenengoak asko gustatu zitzaizkidan, oso abesti politak eskeini zituzten, niretzat ezezagunak zirenak gainera. Gero helduen txanda izan zen eta nire ustez ez zuten errepertorio egokia aukeratu, nahiz eta oso ongi abestu ez zuten publikoa entretenitu.

Hurrengokoak Aramaioarrak izan giƱen, herriko jendea, abesbatzako haurrak eta gurasoak. Oso lan polita egin genuela pentsatzen dut, ensaio bakar bat egin genuela kontutan harturik. Hiru abesti kantatu genituen: Dringilin dron, Ai hau gabaren eta Agilando. Herriko gabon kantak, hain zuzen ere topaketa hauen helburua herri bakoitzeko gabon kantak errekuperatzea da eta. Niretzat abesbatza batek trasmititu behar duen garrantzitsuena trasmititu genuen: poza eta kantatzeko gogoa!
Mila esker etorri zineten guztioi: haur, guraso, familia, herritarrak... zuen inplikazioa beharrezkoa da gauza hauek aurrera eramateko eta hor zaudetela argi utzi duzue!

Arrasateko Portaloi taldea izan zen hurrengoa eta hauek kantuan denbora daramatela erakutsi zuten; abesti egokiak aukeratu zituzten eta oso ondo kantatuak gainera. Zorionak!

Bukatzeko Otxandiokoak taularatu ziren, errepertorio luze bat eskeini zuten baina oso landua, txistu, akordeoi eta guzti.

Esandakoa!!
MILA ESKER ETORTZEAGATIK ETA HURRENGO URTE ARTE!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina