2014ko Apirilean Musika Astea ospatu genuen Aramaion. Udaletxearen laguntzaz eta baita herriko beste kultur eragileen laguntzaz, aste polita antolatzeko aukera izan genuen. Aste horretako egun batean, herriko haur abesbatzak herriaren aurrean kantatzeko aukera izan zuen. Emanaldi horren bideoak igoko ditut blogera poliki poliki.
Lehenengo bideo honetan Papargorritxoak ikusiko ditugu My Favorite Things abestia interpretatzen. Abesti hau oso ezaguna da, "Sonrisas y Lágrimas" pelikula arrakastatsuan agertzen delako. Guk euskaraz abestu genuen, eta Sara Alonsok pianoa jo zuen.
2014(e)ko ekainaren 4(a), asteazkena
OSTIRALETAN KONTZERTUAK SASTIÑAN
Urtero bezala, aurten ere Aramaioko udaletxeak Ekaineko ostiraletan kontzertuak antolatu ditu plazako Sastiña ermitatxoan. Kontzertu hauek oso bereziak izaten dira eta plaza girotzeko ezin hobeak! Zerbait hartzen duzun bitartean musika ezberdinak entzun eta disfrutatzeko aukera ederra izaten da. Aurtengo kontzertuen kartela hau da:
Ostiral honetan, Ekainak 6an, Gasteiztik datorren talde bat izango dugu, beraien bideo bat aurkitu dut youtuben, ea gustatzen zaizuen!
Ostiral honetan, Ekainak 6an, Gasteiztik datorren talde bat izango dugu, beraien bideo bat aurkitu dut youtuben, ea gustatzen zaizuen!
2014(e)ko apirilaren 6(a), igandea
MUSIKA ASTEA 2014
Datorren astean zehar Musika astea ospatuko dugu Aramaion. EKitaldiz Beteta datorren astea izango da, ea herriak parte hartzen duen. Hori badakizue nola izaten den; herrian gauzak egoteko eskatzen dugu eta eskura dauzkagunean, kale! Nola joaten den ikusi beharko!
Herriko musika eragile ezberdinek parte hartuko dute musika aste honetan. Udaletxearen laguntzaz gainera diru apur batekin kontatu da eta kontzertu interesgarri pare bat ere egongo dira.
Herriko musika ikasleen emanaldia, herriko abesbatza ezberdinenak, Triki poteoa trikitixa eskolakoen eskutik, Kantu afaria bertso eskolakoen eskutik.... animatu eta parte hartu!
Astelehenean "Joe Strummer. El futuro no está escrito" musika dokumentala ikustera animatzen zaituztet.
2007. urtean Julie Temple-k zuzendutako dokumental honek ,Joe Strummer ”The Clash” punk-rock talde ingelesaren liderra izan zenari buruz hitz egiten digu.
Kritika oso onak jaso zituen eta 2007. urteko British Independent Films sarietan dokumental onenari dagokion saria jaso zuen. Musika dokumentalen listetan goiko postuetan kokatzen den lanetariko bat da.
Asteartean, musika ikasleen txanda izango da: erritmo jolasak aurkeztuko digute eta herriko pianistek, gitarreroek eta txistulariek aurtengo ikasturtean ikasitakoa erakusteko aukera izango dute.
Asteazkenean saio berezi bat egongo da; Kontzertu didaktikoa ONA taldearen eskutik. "Perkutak" izeneko proiektua aurkeztuko dute, perkusio tresnetan oinarritutako saio didaktiko berezi bat. Bertan, Euskal Herriko perkusio tresnak, munduko beste herrialdetako perkusio tradizionalak, perkusio birziklatuak eta perkusio elektronikoaz gozatzeko aukera izango dugu. Hauen laguntzaile bezalatrikitixa aurkituko dugu ere. Horretarako, tresna bakoitzaren azalpenak emango dira, nondik datozen, nola dauden eginda, ze erritmo mota jotzen diren...
Ostegunean Papargorri abesbatzaren emanaldia egongo da, errepertorio polita aurkeztuko dutena! Merezi du ikustea!
Ostiralean Triki poteo batekin hasiko dugu arratsaldea; 18:30etan irtengo gara herria girotzeko nahiaz. Gainera 20:00etan Jazz kontzertu batekin gozatzeko aukera izango dugu "Jose Barrios Trio" taldearekin.
Jose Barrio gitarra-joleak lideratzen duen hirukote hau Aramaioko musika asterako sortu da bereziki eta konposizio originalez gain jazz musikaren eboluzioan nagusi izan diren konpositoreen piezak ere eskainiko dituzte; Duke Ellington, Horace Silver, Charlie Parker edo Ornete Coleman-enak adibidez. Emanaldi honetarako Jose Barriok estatuko jazz munduan izen handiko bi musikariekin kontatzen du, biak Nafarroako Goi mailako Musika Kontserbatorioko Jazz saileko irakasleak dira , Jose Barrio bezala.

Dokumental honetan bere
punk historiaz gain, bere lagunek kontatutako anekdota edo bitxikeriak ere kontatzen
dira. Zuzendariak irrati saioetatik edo antzinako elkarrizketatik ateratako Joe
Strummerren ahotsa erabiltzen du narraziorako, eta horrek pertsonaren
hurbiltasuna ekartzen digu.Bere presentziak ,bere gabezia gogoraztea eragiten
digu.
Kritika oso onak jaso zituen eta 2007. urteko British Independent Films sarietan dokumental onenari dagokion saria jaso zuen. Musika dokumentalen listetan goiko postuetan kokatzen den lanetariko bat da.
Asteartean, musika ikasleen txanda izango da: erritmo jolasak aurkeztuko digute eta herriko pianistek, gitarreroek eta txistulariek aurtengo ikasturtean ikasitakoa erakusteko aukera izango dute.
Asteazkenean saio berezi bat egongo da; Kontzertu didaktikoa ONA taldearen eskutik. "Perkutak" izeneko proiektua aurkeztuko dute, perkusio tresnetan oinarritutako saio didaktiko berezi bat. Bertan, Euskal Herriko perkusio tresnak, munduko beste herrialdetako perkusio tradizionalak, perkusio birziklatuak eta perkusio elektronikoaz gozatzeko aukera izango dugu. Hauen laguntzaile bezalatrikitixa aurkituko dugu ere. Horretarako, tresna bakoitzaren azalpenak emango dira, nondik datozen, nola dauden eginda, ze erritmo mota jotzen diren...
Ostegunean Papargorri abesbatzaren emanaldia egongo da, errepertorio polita aurkeztuko dutena! Merezi du ikustea!
Ostiralean Triki poteo batekin hasiko dugu arratsaldea; 18:30etan irtengo gara herria girotzeko nahiaz. Gainera 20:00etan Jazz kontzertu batekin gozatzeko aukera izango dugu "Jose Barrios Trio" taldearekin.
Jose Barrio gitarra-joleak lideratzen duen hirukote hau Aramaioko musika asterako sortu da bereziki eta konposizio originalez gain jazz musikaren eboluzioan nagusi izan diren konpositoreen piezak ere eskainiko dituzte; Duke Ellington, Horace Silver, Charlie Parker edo Ornete Coleman-enak adibidez. Emanaldi honetarako Jose Barriok estatuko jazz munduan izen handiko bi musikariekin kontatzen du, biak Nafarroako Goi mailako Musika Kontserbatorioko Jazz saileko irakasleak dira , Jose Barrio bezala.
Larunbatean Kantu afari herrikoia egingo da eskolako jantokian. bertso eskolakoen bertsoekin hasiko dira afaria girotzen, trikitilariak ere egongo dira eta afal ondoren denok kantatzera! Kantutegiak banatuko dira mundu guztiak kantatu ahal izateko. Umeak, gazteak, eta ez hain gazteak dute aukera afari honetara etortzeko. Animatu!!!
Asteari bukaera emateko, Igandean Bixente Goikoetxea eta Papargorri Elaia abesbatzen txanda izango da. Eta emanaldiaren ostean LUNTX bat egongo da etortzen den guztiarentzat.
Esandakoa! Animatu eta parte hartu!!!
2014(e)ko martxoaren 19(a), asteazkena
SUSTRAI
Emakumearen eguna ospatzeko egitarau polita prestatu zuten Aramaioko Emakumeen taldeak; zinea, bingo afaria, kartel leihaketa, kontzertua...
Herriko musika talde berri batek emanaldia eskaini zuen Sastiñan. SUSTRAI da bere izena eta poliki poliki badoaz beraien errepertorioa sortzen eta emanaldiak ematen. Nahiz eta ni bertan ez egon (ze pena.......), oso emanaldi polita izan zela esan didate. Abesti dezente kantatu eta jo zituzten, gainera bertso eskolaren laguntzarekin, bereziki Martin Abarrategiri, egun horretarako sortutako bertso batzuk abestu zituzten Mikel Urdangarin-en Badira hiru aste kantuaren doinuarekin.
Bideo honetan, Esne Beltza taldearen "esnesaltzailearena" abestia jarriko dizuet.
Leiho honetatik zorionak eman nahi dizkiet neska hauei, lan ederra benetan egiten ari zaretena! Jarraitu lanean eh!!

2014(e)ko martxoaren 12(a), asteazkena
PAPARGORRI ABESBATZA: BARRIA 2014
Otsaileko 23 eta 24ean Aramaioko Papargorri abesbatza Barrian egon zen 2014 urteko Egun Korala prestatzen. Larunbat goizean 9retan autobusa hartu eta Gasteizera joan ginen beste abesbatzetako haurrak hartzera. 10:30ak inguru heldu ginen Barriara izugarrizko eguzkiarekin batera eta maletak gure geletan utzi ondoren areto nagusira joan ginen. Bertan gonbidatutako zuzendariak, Arabatxoko arduradunak eta beste zuzendari guztiak aurkeztu ginen eta lanean jarri ginen guztiak.
Goiza kantu batean eman ondoren bazkaltzeko ordua heldu zen. Mahai bakoitzean haurren artean bi arduradun izendatu ziren janaria mahaietara eramateko, janaria banatzeko, mahaia jasotzeko eta garbitzeko. Oso ondo moldatu ziren, etxean baino hobeto seguru!
Bazkaldu ondoren atsedenaldi pixka bat eta berriz ere lanera! Mitxel pianoan eta neu (Larraitz) zuzentzen, "La vía de los sueños" ipuin musikala prestatzen jarraitu genuen. Ipuin honen autorea ezin izan zen Barriara etorri eta horregatik tokatu zitzaidan zuzendari lanak egitea. Eskerrak Mitxel eta Sandra (Samaniego eskolako abesbatzaren zuzendaria) nituela laguntzaile.
Beste atsedenaldi bat egin genuen eta Garazi Rodero-ren urtebetetzea zenez, bere amak ekarritako bizkotxoa jan genuen. Momentu polita benetan!! Eskerrik asko Dorleta!!
Eguneko entseguekin bukatzeko Tuttiak (galdetu haurrei zer den, beraiek jakingo dute eta) abestu genituen. Lehenengo Aitor Biain, Oñatiko Ganbara abesbatzaren zuzendariarekin egin genuen lan: Cantar! eta Muxu, ikaragarri gustatu zitzaien abestiak. Gero Mireia Besora katalanaren txanda izan zen eta honek proposatu zuena Quidlied bat izan zen. Quidlied esaten diogu kanta ezberdinak batzen dituen kantu bakar bati. Papargorrikoek honekin pixkat aluzinatu zuten, momentu horretan ikusi nituen aurpegiak ahazteziñak dira.
Lehenengo eguneko entseguak bukatuta, afaltzera! Eta afaldu ondoren.... pelikula palomitekin!! Hasiera batean Frozen ikusi behar genuen eta ze txaskoa hartu zuten haurrek beste pelikula bat zela jakin zutenean. Hori bai! palomitak ederrak eh? Egia esan ez zuten pelikula osoa ikusi, geletara joateko gogoa zuten eta. Hortaz, denok gelara!!!
Eta geletan, imajinatu! Juerga apurtxo bat, berbak, "candastap" dantza..... Oso berandu lokartu ginen eta hurrengo egunean esnatzeko Komediak!!!!
Igandean esnatu, maletak prest utzi eta gosaltzera. Eta gero....Kantuan berriz! Haurrak kantzauta baina dena ematen. Eskerrak Mitxelek eta nik deskantso ugari egin genituela bestela....
Asteburu polita benetan, niretzat lehenengo aldia zen baina abesbatzarako oso aproposa izan zela uste dut. Taldea indartu egiten da, nire harremana beraiekiko, haurrak gehiago ezagutzen dira, beste abesbatzen errealitateak ezagutzen dituzte, beste zuzendariekin lan egiten dute, lagunak egin... Nahiz eta beraientzat gogorra izan, lan handia egiten dute eta, merezi du esperientziak eta datorren urtean guztiok errepikatzea espero dut.
Oso harro nago nire taldeaz, bikainak dira, arduratsuak eta alaiak, langileak.... Gora Papargorri!!!!
Argazki pila bat atera genituen. Klikatu eta disfrutatu!!!
BARRIA 2014 ARGAZKIAK

2014(e)ko martxoaren 6(a), osteguna
SAY SOMETHING Pianorako partitura
Azkenaldi honetan lanpetuta nabil eta ezin izan dut blogean ezer berririk sartu. Gauzak prestatzen ari naiz eta laster igoko ditut txoko honetara. Bitartean, pianorako partituratxo batekin konformatu beharko zarete!
Abesti ederra da benetan.Hona hemen kantaren bideoa:
Eta partitura! Oso erraza da eh?
Abesti ederra da benetan.Hona hemen kantaren bideoa:
Eta partitura! Oso erraza da eh?
Piano Quick Riff - Say Some... by ORIXOL on Scribd
2014(e)ko otsailaren 18(a), asteartea
BITXIKERIAK: PARA ELISA SONATA
Beethoven handiaren "Para Elisa" sonata ederra neskato batek interpretatzeko sortua izan zen.
1810. urtean, neskato honen emanaldi batera joan zen Beethoven. Dena ondo zihoan, Beethoven-en obra bat jotzen hasi zen arte. Urduritasunak jota ezin izan zuen obra bukatu eta negar zotinka aretotik irten zen. Beethoven bere atzetik joan zen eta bere pieza zergatik ez zuen bukatu galdetu zion. Neskatoak bere konposizio guztiak oso zailak zirela erantzun zion. Neskatoa lasaitzeko, Beethovenek berarentzako sonata bat sortuko zuela promes egin zion. Hurrengo egunean, pianista gazteak "Para Elisa" sonata jaso zuen.
Kuriosidade moduan esan beharra dago neskatoaren izena ez zela Elisa, Teresa baizik, baina Ludwig Nohl-ek 1865ean pieza deskubritu zuenean, gaizki transkribatu zuen. Partitura ez zegoen egoera onean eta agian Beethovenen letra ez zen ongi ulertzen....
Hemen uzten dizuet pianorako partitura. Gozatu!!

2014(e)ko otsailaren 8(a), larunbata
MUSIKA: NIRE IKASLEAK
Kostatu zait baina azkenean bukatu dut 1. ebaluazioan Musikan landutakoaren WIX-a. Bertan ebaluazio honetan Musika hastapenean eta Hizkuntza musikalean landu duguna aurkituko duzue; ikasleen bideoak, argazkiak, jolasak, fitxak, jarduerak ....
MUSIKA 1.EBALUAZIOA
MUSIKA 1.EBALUAZIOA
2014(e)ko otsailaren 7(a), ostirala
OINUTSIK - KEN ZAZPI
Aurten nire urtebetetze egunean opari polita jaso nuen iloben partetik: Ken Zazpien azken diska, Euskadiko Orkestra sinfonikoarekin grabatu dutena. Egia esan ez naiz Ken zazpiren jarraitzale amorratua izan baina diska honek benetan engantxatu nauela. Orkestrazioa oso ondo egina dago, aukeratutako abestiak oso egokiak dira eta nahiz eta "ñoñoak" izan indarra eukitzea lortu dute. Fernando Velazquez izan da orquestrako zuzendaria, "Lo imposible" pelikularen musikaren egilea da eta bere lana bikaina izan dela uste dut.
Nire hurrengo erronka, diska honetako "Oinutsik" abestia, abesbatzarentzat prestatzea izango da. Hona hemen Jon Lasak egindako bideotxo bat, letra ikasten joateko!
Nire hurrengo erronka, diska honetako "Oinutsik" abestia, abesbatzarentzat prestatzea izango da. Hona hemen Jon Lasak egindako bideotxo bat, letra ikasten joateko!
2014(e)ko urtarrilaren 21(a), asteartea
CERO PARTITURA PIANORAKO
Piskat kostatu zait baina azkenean lortu dut abesti honen partitura ateratzea. Ikasle batek Dani Martin abeslariaren zerbait eskatu zidan pianoan jotzeko eta interneten partiturak lortzeko ahaleginak egin ondoren, ikusi nuen ez zegoela ezer. Youtub-en tutorial on bat aurkitu nuen (hau ez da beti posible izaten) eta hau oinarritzat hartuta partitura ateratzea erabaki nuen. Akonpainamendu bat da, abestiaren letra ere jarri dut abestera animatzen zaretenentzat!. Ez da oso zaila, 4 edo 5 akorde erabiltzen dituelako: Si M, Do#M, Mi M eta Fa#M dira gehienetan erabiltzen direnak. Youtubeko tutorialaren bideoa ere jarriko dizuet bai? Beno, hona hemen emaitza!
BIDEOTUTORIALA
BIDEOTUTORIALA
PARTITURA
2014(e)ko urtarrilaren 19(a), igandea
SANTA AGUEDA 2014
Santa Ageda eguna gerturatzen ari da eta herrian eskerako entsaioak hasi dira jada. Iaz Bizente Goikoetxea abesbatza eta bertso eskola elkartu ziren egitasmo hau Aurrera eramateko, eta aurten Trikitixa eskolakoek ere hartuko dute parte. vaina garrantzitsuena herriko jendea animatzea da, beraz, etorri ensaioetara eta animatu Otsailak 1ean gurekin kopla zaharrak kantatzera!
Hurrengo ensaioa Urtarrilaren 23an izango da eta azkena 30ean (biak osteguna), arratsaldeko 7etan. Animatu eta etorri!!
SANTA AGEDA-KO KOPLAK
Zorion etxe hontako denoi
oles egitera gatoz:
aterik ate ohitura zaharra
aurten berritzeko asmoz.
Ez gaude oso aberats diruz
ezta ere oiñetakoz;
baina eztarriz sano gabiltza
ta kanta nahi degu gogoz.
Santa Ageda bezpera dugu
Euskal Herriko eguna,
etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratua duguna.
Santa maitea gaur hartu dugu
gure bideko laguna
haren laguntzaz bete gentzake
egun hontako jarduna.
Mendi tontorrak elurrez zuri
atai aldean laiotza
etxe hontako nagusi jaunak
urrezkoa du bihotza.
Santa Agedak kendu digu gaur
eskean hasteko lotsa
dirurik ez bada, berdin digu
gizendutako bildotsa.
ABESTEN DIREN BESTE KOPLA BATZUK
Nere kristauak badakizute
noiz degun Santa Ageda:
lege sarreko usariuan
kantuan gatoz atera.
Martiriua esplikatzeko
lizenziarik ote da?
Zentimenturik izaterikan
emen ez degu espera.
Zeruetara begiak altxa
graziak eskatutzeko;
Santa Agedak zer paza zuen
oieri esplikatzeko.
Printzipiuak onak zituen
lendabizitik asteko:
martiriozko pena tristiak
zegoan ikusitzeko.
Gobernadore Palermokuak
aginpidia ba zuen:
Santa Ageda, ain zan ederra
bere emaztetzat nai zuen.
Gizon aundia izanagaitik
ori logratu etzuen:
lendabiziko nobedadiak
argatik izan zituen.
Adios, bada, jende nobliak,
orra kantatu bizitza;
borondaterik baldin ba dago
limosna biltzen gabiltza.
Limosna ere artu degu ta
orain abian gaitian:
adiosikan ez degu eta
..."agur ikusi artian..."
BERTSOLARIEKIN BATERA KANTATUKO DEN KOPLA
Ohitura zaharra mantendu asmoz
auzorik auzo kantatzen,
eztarri gozoz ta umore onez
gatoz Santa Ageda batzen!
ABESTEN DIREN BESTE KOPLAK
Bedeinkatua izan dedilla
etxe onetako jentea
pobre ta umil dabillenentzat
badute borondatea
Santa martiri maitea
dago errukiz betea
berak alkanzatu dagiela
osasuna ta pakea.
Jentil gogorren eskuetatik
sartu zun kalabozuan
agoniako ordu santuan
ondo ezagutu zuan
iltzen zegoan orduan
Jesusi oska zeguan
orain gloriak gozatzen dago
aingeruakin zeruan.
Kristau deboto batzuek zuten
gorputz santua an artu
Kataniako ziudadean
baita ere enterratu
kristauak, konsideratu
au onela zan gertatu
karidadean ematen dana
berak oi die pagatu.
Adios orain esaten diet
Santa onekin batean
urte ontxo bat pasa dezaten
osasunez ta pakean
pobre umillen artean
beti erruki gaitean
karidadeak lagunduko du
zeruetako atean.
2014(e)ko urtarrilaren 14(a), asteartea
GABON KANTEN TOPAKETA 2013: LEGUTIO
Gabonetan egindako aurtengo gabon kanten topaketaren bideoak prest ditut jada. Ensaio bakar batekin joateko ez dago bat ere gaizki! Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi, zuen inplikazioa oso garrantzitsua da gauza hauek aurrera eramateko eta mantentzeko. Leihotxo honetatik mila pila esker bereziki Itsaso kamararentzat. Itsas, zu beti prest besteak laguntzeko! Maite zaitugu!!
DRINGILIN DRON
AI HAU GABAREN
DRINGILIN DRON
AI HAU GABAREN
2014(e)ko urtarrilaren 13(a), astelehena
THE CUP GAME: Erritmo jolasa
Ebaluazio honetan Hizkuntza Musikaleko 3.taldeak erritmo jolas berri bat ikasiko du. Basoak eta gorputza erabiliaz modelo erritmiko bat jarraitu beharko dute abiadura ezberdinak erabiliz. Apirilean musika ikasten ari direnen emanaldi bat egiteko asmoa daukat eta bertan erritmo jolas honekin montaje bat egitea pentsatu dut. Erabiliko dugun musika John Newman-en "Love me again" izango da.
Erabiliko dugun modelo erritmikoa hau izango da:
Bideo honetan jolas erritmiko honen pausoak nola diren azaltzen dute:
DENOK LANERA!!
Erabiliko dugun modelo erritmikoa hau izango da:
2014(e)ko urtarrilaren 10(a), ostirala
MY FAVORITE THINGS
Aste honetan hasi gara Papargorri abesbatzakoek abesti hau prestatzen. Sonrisas y Lágrimas pelikulan agertzen den abesti bat da, niri asko gustatzen zait eta umeentzako oso egokia ikusten dut. Ganbara abesbatzakoek euskaraz kantatu izan dute eta asko gustatzen zait beraien bersioa. Ea guri nola irtetzen zaigun!
Momentuz partitura itsatsiko dizuet. Ganbara abesbatzak Youtuben duen bideoa ere jarriko dizuet. Hurrengorako Papargorrirena!!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)