2020(e)ko irailaren 17(a), osteguna
GORPUTZ PERKUSIOA: DANCE MONKEY
Tempoa barneratzeko, erritmoa lantzeko, abesteko....gauza erraz batekin helburu asko lortu daitezke. Gainera oso dibertigarria da! Animatu egitera!
2020(e)ko irailaren 8(a), asteartea
2020-2021 IKASTURTEA
Ongi etorriak Ikasturte berrira!!
Zer moduz joan da uda? Nirea ederra izan da, pilak kargatuta lanerako prest!
Aurkezpen honetan aurkituko duzue Aramaion ematen dugun musika eskaintzaren informazioa. Edozein zalantza izan ezkero deitu lasai! Manex eta biok zuen esanetara gaude eta!
2020(e)ko ekainaren 19(a), ostirala
2020(e)ko ekainaren 16(a), asteartea
HIZKUNTZA 5: PARTITURAREN ANALISIA AZTERKETA
Kaixo talde! Hau da kurtso bukaerako azterketa. Berez ostegunean banatuko dizkizuet galderak, baina joan partiturari begiradatxo bat botatzen, gauzak apuntatzen eta errepasatzen. Errepasatu eskala minorrak, gertuko tonalitateak, konpas analisia, kadentziak...konfinamendu honetan errepasatu dugun guztia. Badakit ez duzutela arazorik izango! Lana aurreratzea nahi izan ezkero, konpasak zenbatu, tonalitatea topatu, esaldiak eta azpiesaldiak bilatu... Ostegunerarte!!
ANALISIRAKO_PARTITURA azterketa by ORIXOL on Scribd
Partituraren bideoa jartzen dizuet ere, abestia entzuteko.2020(e)ko ekainaren 15(a), astelehena
TRIBIAL MUSIKALA: HIZKUNTZA MUSIKALA 3
Hizkuntza musikaleko 3.taldearen Tribiala. Hauek ere ederto egingo dutela ziur nago! Ekipo ederra da eta!
TRIBIAL MUSIKALA: HIZKUNTZA MUSIKALA 1-2
Kurtso bukaerako aurtengo azterketa hau izango da. Maila bakoitzerako Tribial bat prestatu dut. Gaurkoan txikientzako ebaluazio froga. Ederto egingo duzue seguru!!
2020(e)ko ekainaren 10(a), asteazkena
2020(e)ko ekainaren 8(a), astelehena
TONUERDIAK ETA ENARMONIAK: QUIZ
Tonuerdia musikan dagoen distantziarik txikiena da. Bi noten artean sortuko da eta bi modutan eratu daiteke. Nota berdinen artean eratzen bada (Do eta Do# adibidez), Tonuerdi hau KROMATIKOA dela esango dugu . Nota ezberdinek osatzen badute tonuerdia, hau DIATONIKOA dela esango dugu (Mi eta Fa, adib.). Bi kasuetan distantzia bat dago, tonuerdikoa. Enarmonian aldiz, ez da distantziarik egongo. Bi nota ezberdinek soinu bera ematen dutenean ENARMONIA bat sortzen da (Mi# eta Fa, adib.) Guzti hau barneratzeko Quiz hau prestatu dut. Zorte on!
2020(e)ko ekainaren 5(a), ostirala
2020(e)ko ekainaren 4(a), osteguna
PARTITURA BATEN ANALISIA
Kostatu zait gai hau digitalizatzen egia esan. Oso gai praktikoa da, niri behintzat praktikarekin ematea gustatzen zait. Baina klaseak online direnez aurkezpen honen bidez eman beharko dut oraingoan. Horretarako prestatu dut lan hau, partituraren analisiaren lehenengo pausoak eman ahal izateko.
QUIZ TONALITATE ERLATIBOAK
Tonalitate erlatiboak praktikatzeko Quiz bat. Ea zenbat asmatzen dituzuen!
2020(e)ko ekainaren 2(a), asteartea
2020(e)ko ekainaren 1(a), astelehena
2020(e)ko maiatzaren 28(a), osteguna
LETRA ZOPA MUSIKALA 5. ESKALAK
Beste letra zopa musikal bat, gaurkoan Eskala Maior eta minor ezberdinen hitzekin. Denak ezagutzen dituzue?
2020(e)ko maiatzaren 26(a), asteartea
LETRA ZOPA MUSIKALA 4
Nire ikasleek eskatuta beste letra zopa bat, bertan Eskala minor ezberdinen izenak agertuko dira,baita gradu batzuen izenak. Ea aurkitzen dituzuen!
2020(e)ko maiatzaren 25(a), astelehena
BITARTEAK 1 QUIZ
Hizkuntza musikaleko lehenengo urteko ikasleentzat sortutako Quiz bat. Zenbateko bitarteak dira? Ze motatakoak, melodikoak edo armonikoak? Sinpleak edo konposatuak?
2020(e)ko maiatzaren 20(a), asteazkena
APAINDURA NOTAK
Zer dira Apaindura notak? Ze motatako apaindura notak agertu daitezke partitura batean? Informazio guztia sortu dudan WIX honetan aurkituko duzue.
2020(e)ko maiatzaren 19(a), asteartea
QUIZ TONALITATEAK
Tonalitateak errepasatzeko Quiz bat sortu dut Genially erabilita. Azkenaldian gehien erabiltzen dudan plataforma da gauzak sortzeko, oso erraza delako eta aukera ezberdin asko eskaintzen dituelako.
Ea zenbat puntu lortzen dituzuen!
2020(e)ko maiatzaren 18(a), astelehena
MAD WORLD. PARTITURA
Abesti hau betidanik gustatu zait asko, talde askok bertsionatu duen kantua da. Berez Tears For Fears taldearen abestia da, 1983. urtean ateratakoa. Baina niri gehien gustatzen zaidan bertsioa Gary Jules-ek egindakoa da, 2001ean.
Partitura erraz bat igotzen dut.
ALWAYS WITH ME. PARTITURA
Gaurkoan pianoko beste ikasle batek eskatutako kantu baten partitura jarriko dut. Niretzat ezezaguna zen kantu bat da eta asko gustatu zaidala esan beharra daukat. Oso garrantzitsua da ikasleek gustoko dituzten abestiak jotzea eta gustatzen zait ezagutzen ez ditudan piezak eskatzen dizkidatenean, niretzat ere deskubrimenduak izaten bait dira!
Always With Me Piano Cover. by HongGyoo Kim
"Chihiroren bidaia" izeneko animazio pelikula japoniarraren soinu bandako kantua da "Always with me". Pelikularen soinu banda Joe Hisaishi konpositoreak egin zuen eta New Japan Philharmonic orkestraren eskutik giro perfektua lortzen da pelikulako eszena ezberdinetan.
Partitura asko aurkitu ditut sarean, baina denen artean bi hauek dira gehien gustatu zaizkidanak.
Itsumo Nando Demo(Always Wi... by yvonne chan on Scribd
2020(e)ko maiatzaren 12(a), asteartea
SOMEONE YOU LOVED. PARTITURA
Pianoko ikasle batek kantu hau jotzea nahi zuen eta partitura berarentzat moldatu dut, abestia jotzen disfrutatu dezan.
Someone You Loved by ORIXOL on Scribd
2020(e)ko maiatzaren 11(a), astelehena
OKA MUSIKALA HIZK.2
Hizkuntza musikaleko lehenengo eta bigarren mailakoentzat sortutako Oka jolas musikala. Nor helduko da lehenengo helmugara?
2020(e)ko maiatzaren 7(a), osteguna
YIRUMA - RIVER FLOWS IN YOU
Yiruma Hego Koreako konpositore eta pianista da, 11 urterekin Londresera joan zen eta Inglaterran jarraitu zituen bere musika ikasketak. 2011ean argitaratu zuen bere diska famatuena, First Love izenekoa, eta bertan aurkitu dezakegu bere abestirik arrakastatsuena, River flows in you.
Bertan partitura
Bertan partitura
Yiruma River Flows in You by jehanv88 on Scribd
LETRA ZOPA MUSIKALA 4
Hizkuntza musikaleko 4. taldearentzat sortutako Letra zopa bat, Educaplay plataformarekin sortua. Letra zopak baliagarriak dira terminologiarekin familiarizatzeko. Hitz arraroak barneratzeko, hobe jolasaren bidez ezta?
2020(e)ko maiatzaren 6(a), asteazkena
QUIZ MUSIKALA 5.1
Musika Hizkuntzako azken kurtsoko ikasleentzat sortutako quiz dibertigarri bat. Ea zenbat asmatzen dituzuen!!
2020(e)ko maiatzaren 5(a), asteartea
LURRERA!!!
Hizkuntza musikalean hasi berriak direnentzako sortu dut jolas hau. Bost galdera erraz erantzun behar dituzte domina lortzeko. Errepasorako aproposa den jolasa da eta gainera erakargarria beraientzat! Zulora jausiko zarete?
2020(e)ko apirilaren 30(a), osteguna
ERRITMO JOLASA
Etxean erritmoa eta koordinazioa lantzeko jolas bat proposatzen dizuet. Maria Jose Sanchez Parrak Youtuben duen kanaletik hartutako bideoa da. Emakume hau pedagoga eta musika irakaslea da eta gauza oso interesgarriak egiten ditu. Bere lan gehiago jarriko ditut nire blogean. Oraingoz, jolas honekin erritmoa praktikatu dezakezue.
Behar duzuen guztia hau da:
Audioa:
Behar duzuen guztia hau da:
- Kolore ezberdinetako 4 orri edo kartulina
- Audio bat erritmo erraz batekin, tenpoa ondo jarraitu ahal izateko.Sarrera honetan bideoan agertzen den audioa ere itsatsiko dizuet baina edozein audiok balio du.
2020(e)ko apirilaren 29(a), asteazkena
AMELIE
Amelie pelikula ikusita daukazue? Hala bada seguru gogoratzen zaretela bere musikaz. Zoragarria da pelikula honen soinu banda.Hau da abestirik ezagunena.
Vals honen partitura ezberdinak jartzen dizkizuet blogean, deskargatzeko aukerarekin.
3211-Yann Tiersen-Lautre Va... by ORIXOL on Scribd
3232-Yann Tiersen-La Valse ... by ORIXOL on Scribd
3258 Yann Tiersen Valse Amelie by ORIXOL on Scribd
2020(e)ko apirilaren 28(a), asteartea
BASERRIAN: HIZKUNTZA 3koentzat errepaso jolasa
HIZKUNTZA MUSIKALEKO 3.TALDEARENTZAT sortutako errepaso jolasa. Quiz bat da, hau da, galderak erantzun behar dira, eta horretarako hiru aukera izango ditugu. Aukera horietatik erantzun zuzena sakatu beharko da. Dibertiagoa izateko agertzen diren frogak egiteko aukera daukazue. Froga ezberdinak daude: karaokea, erritmo jolasak, irakurketak... Ondo pasa!
2020(e)ko apirilaren 24(a), ostirala
HIZKUNTZA 4 ERREPASOA
Hizkuntza 4 taldekoentzat prestatutako aurkezpena da, orain arte emandakoaren errepasoa egiteko.
2020(e)ko apirilaren 22(a), asteazkena
PACMAN MUSIKALA 4
Genially plataforma ezagutu dut eta engantxatuta nago guztiz jolasak sortzen. Gaur beste hau igoko dut, Hizkuntza Musikaleko 4. taldearekin egiteko. Bertan, eman dugun materiari buruzko galdeketa bat aurkituko duzue. Jolastu nahi?
BOOM MUSIKALA 4
Hizkuntza musikaleko 4. taldearentzat sortu dudan Boom musikala igotzen dut gaur. Aste honetako klase birtualean egingo dugu, gaiak errepasatzen ditugun bitartean.
2020(e)ko apirilaren 21(a), asteartea
GORPUTZ PERKUSIOA
Gorputz perkusioa lantzeko ariketa erraz bat aurkezten dizuet. Bateria baten soinuak egingo ditugu gure gorputza eta ahotsa erabiliz. Ikusi bideoa!
HIZKUNTZA MUSIKALA 3: ERREPASOA
Ebaluazio honetako musikako klaseak konfinatuta eman behar ditugunez, material berria sortzen ari naiz liburuetan daukagun materia digitalizatzeko helburuarekin. Gaur Hizkuntza musikaleko 3. mailakoentzat prestatu dudan errepaso aurkezpen bat igotzen dut. Beraiekin klasea emateko gida izango da eta.
2020(e)ko apirilaren 18(a), larunbata
PIANO: SUZUKI METODOA
Shinichi Suzuki biolin-jole eta hezitzaile japoniarra da. Berak talentua berezkoa ez dela esaten du,talentua garatu egin daitekeela pentsatzen du. Ideia horretatik abiatuta, musika ikasteko metodo bat sortu zuen, eta gaur egun munduko leku askotan jarraitzen den metodoa da: Suzuki Metodoa.
Piezak errepikatuz, atxikiz eta erreproduzituz tresna bat jotzen ikasten dela da metodo honek esaten duena. Eta agian izango da.
Ni ez naiz metodologia honen oso jarraitzailea, nire ustez alde batera uzten bait ditu sormena eta ume bakoitzaren askatasuna. Metodoan agertzen diren pieza guztiak ederto jotzen ikasiko du ikasleak baina partitura horiek kenduta...gai izango da bere kabuz zerbait jotzeko? Hori ere landu behar dela uste dut.
Nire iritzia alde batera utzita, metodo honetatik gustatzen zaidana lehenengo liburuaren sekuentzia pedagogikoa da. Ikasle batzuekin erabiltzen dut batzuetan eta horregatik igoko ditut lehenengo liburu honetatik erabiltzen ditudan abestien partiturak; norbaitek pianoa ikastea nahi badu, agian partitura hauek erabiliko ditu eta.
SUZUKI 1 Aukeratuak by ORIXOL on Scribd
2020(e)ko apirilaren 11(a), larunbata
KONPAS SINPLEAK, IRUDI ERRITMIKOAK ETA ERRITMOA
Gaurkoan mariajesusmusica.com web gunetik hartutako errekurtso bat ekartzen dizuet, konpas sinpleak, irudi erritmikoak eta erritmoak lantzeko.
KEA-ZEA MAYS-MARIA IZAGA
Brutala Aramaixoko Maria Izagak egin duen bertsioa. Konfinamenduak eman digun altxorretariko bat. Zorionak polit!
2020(e)ko apirilaren 8(a), asteazkena
PIANO PARTITURAK
Gaurkoan euskal abesti baten partitura itsatsiko dut, Mikel Urdangarin musikariaren Badira Hiru aste kantuarena. Animatu ikastera!
Badira Hiru Aste by ORIXOL on Scribd
2020(e)ko apirilaren 7(a), asteartea
KADENTZIAK
Hizkuntza musikaleko oinarrizko hezkuntzako azken urtean armoniaren hastapena ematea gustatzen zait. Gure ikasleek instrumentu armonikoak jotzen dituztenez garrantzitsua iruditzen zait oinarrizko pauta batzuk erakustea. Konfinamendu garai honetan kadentzien inguruan aurkezpen txiki bat egin dut, badakit gauzak falta direla, baina bertan armonia ulertzen hasteko nahikoak diren kontzeptuak batu ditudala uste dut.
2020(e)ko apirilaren 3(a), ostirala
PIANO 1 PARTITURAK
Atzoko sarrerari jarraituz gaur ere pianoko lehenengo urterako partitura aproposak igoko ditut. La bella y la Bestiaren doinua lau eskutara jotzeko, Mamma mia abestia eta Don´t worry, be happy. Abesti errazak eta dibertigarriak txikientzako!
DON´T WORRY, BE HAPPY by ORIXOL on Scribd
Mamma Mia 5 Dedos by ORIXOL on Scribd
Bella y La Bestia by ORIXOL on Scribd
2020(e)ko apirilaren 2(a), osteguna
PIANOAN LEHEN PAUSOAK
Beti esaten dut pianoko kurtsorik zailena lehena dela. Notak irakurtzen zailtasunak daude oraindik, eskuen posizioa, gorputza, erlaxatuta egon behar baina tentsio puntu batekin, tempoa, bi ikur ezberdin....buf! Gauza larregi ume batentzat ezta?
Metodologia ezberdinak daude, baita liburu ezberdin ugari instrumentuan lehenengo pausoak emateko. Normalean betiko abestiak izaten dira eta batzuetan piskat aspergarriak izaten dira. Baina garrantzitsuak direla uste dut teknikoki hobetzen joateko. Niri liburu hauek erabiltzea gustatzen zait baina beti ikasleek ezagutu ahal dituzten abestiak ere erabiliz. Gaurko sarrera honetan lehenengo urte horretan erabiltzen ditudan partitura batzuk jarriko ditut. Zazpi Jauzi 4 eskutara eta Axuri Beltza.
Zazpi Jauzi 4 Manos1 by ORIXOL on Scribd
AXURI BELTZA by ORIXOL on Scribd
2020(e)ko apirilaren 1(a), asteazkena
HIZKUNTZA MUSIKALA ETXEAN
Konfinamendua dela eta Hizkuntza musikaleko klaseak bertan behera geratu dira. Umeak a tope ikusten ditut eskolako lanekin eta nire helburua ez da lan karga gehiago ematea. Horregatik aste honetarako denborapasa batzuk prestatu ditut, nahi izan ezkero egiteko. Horretarako Educaplay web orrian sartu eta bertan Actividad jartzen duen tokian Usuario aukeratu. Bertan nire izena bilatu eta nire izenean dauden jolasak irtengo dira. Guztietatik hauek egin:
LETRA ZOPA MUSIKALA 1, 2, 3, 5
MUSIKA TORTILLA 3,4,5
Bertan adibide bat!
LETRA ZOPA MUSIKALA 1, 2, 3, 5
MUSIKA TORTILLA 3,4,5
Bertan adibide bat!
MARIA IZAGA
Gaurkoan nire bizitzan oso garrantzitsua den artistaza bat aurkeztuko dizuet, salsa guztietan aurkituko duzue, beti prest gauzak egiteko. Ahots ikaragarria dauka, kantu klasikorako, modernorako, jazz musikarako...dena egiteko gai da. Aurrekoan berak sortutako kantu bat bidali zidan eta oraindik oilo ipurdia daukat. Zuekin partekatuko dut, denok disfruta ahal dezazuen.
2020(e)ko martxoaren 31(a), asteartea
IDOIA ASURMENDI
Blogaren ibilbide berri hau asko maite dudan pertsona batekin hastea gustatuko litzaidake. Txikitatik ezagutzen dudana, musikarekiko daukan pasioa betidanik ikusi dut bere begietan, eta beti jakin dut oso altu helduko dela. Poliki poliki gauzak oso ondo egiten ari da eta jakingo duzue berataz, egon ziur!
BERRIZ MARTXAN
Kaixo danoi!
Orain dela urte dexente zabaldu nuen blog hau, egia esan, ikastaro bat egin nuen eta bertako amaiera lana blog bat sortzea zen. Hasieran fin fin ibili nintzen gauzatxoak sartzen, bideoak, partiturak, loturak....baina gerora aparkatuta utzi nuen. Blog bat sortzeak ez du lanik, baina bai blog hori elikatzeak. Horrek lana eta DENBORA behar du.
Eta urte hauetan, zorionez, hiru mila gauzetan sartuta egon naizenez, ez dut denborarik izan lan hori betetzeko. Orain, koronabirusa dela eta, ezin ditut musikako eta pianoko klase presentzialik eman, eta honek horrela jarraitzen badu, ikasturteari amaiera eman beharko diot zoritxarrez. Horregatik, bloga berriz aktibatzea erabaki dut. Bi aste hauetan gauzatxoak sortzen ibili naiz, material berria hizkuntza musikalerako, partiturak...eta gainera nire inguruko artistek ere gauzatxoak egiten ari dira. Guztia bertan jartzea erabaki dut.
Nork egiten du nirekin bat?
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)